02.01.2015 Views

442. zkia - Ttipi-Ttapa

442. zkia - Ttipi-Ttapa

442. zkia - Ttipi-Ttapa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

herriz herri

11

ETXALAR

Etxalarko mugetan

mendi ibilaldiak

antolatu ditu Altxata

Kultur Elkarteak

Herria inguratzen duten mugak

zeharkatuko dira lau etapatan,

lau igandez

Joseba eta Nerea

Altxata Kultur Elkarteak

antolatuta, herriko

hainbat lagun mendi irteerak

egiten ari dira

martxoko 4 igandeetan.

«Etxalar mugaz-muga»

egitasmoaren barrenean,

Etxalar herria inguratzen

duten muga guztietan

barrena ibiltzea

da helburua, lau etapatan

banatuta. Lehenbiziko

eta bigarren etapak

egin ondotik, igande honetan

eta hurrengoan

eginen dira azkenengo

biak. Hitzordua igande

goizeko zortzietan paratua

dago, animatu

nahi duten guztientzat.

Lau etapak akabatutakoan,

martxoaren

25ean, bazkaria eginen

da mendi ateraldietan

parte hartu duten guztien

artean.

Sagardotegira

autobusa

Larunbat honetarako,

martxoak 17, sagardotegira

joateko autobusa

antolatu dute herriko

gazteek. Izena

emateko epea joan den

igandean akabatu zen

eta animatutakoak larunbat

ilunabarreko

8etan herri-sarreran elkartuko

dira Astigarragara

joateko. Joan den

urteetan arrakasta handia

izan du ateraldi honek,

eta aurten ere bertze

horrenbertze espero

da. Gazte eta ez hain

gazte denlagun franko

animatzen dira, autobusaren

aitzakian, sagardotegiko

giroaz gozatzera,

autoa hartzeaz

batere arduratu beharrik

izan gabe.

Altxatako Batzar

Orokorra

Igande honetan, eginen

du Altxata Kultur Elkarteak

urteko Batzar

Orokorra. 12:00etan bilduko

dira Kultur Etxean,

eta landuko dituzten

gaien artean joan

den urteko kontuak, aurtengo

aurrekontua, eta

junta-berritzea egonen

dira, urtero bezala. Egitasmo

eta ideia berriez

ere solastuko dira. Batzarra

Elkarteko kide

guztiei irekia dago.

ARGAZKIA: AUXTIN ZAMORA

Poesia tailerra Landagain eskolan

Senpereko Auxtin Zamoraren egitasmoaren barrenean, poesiaren munduan

murgildu ziren herriko haurrak joan den hilabetean. Herrian barna

egindako ibilaldi batetik ateratako ideiak papereratzen aritu ziren 3. eta

4. mailakoak eta hortik hainbat poema sortu zituzten. Joxe Mari Remiro

zuzendariaren erranetan «ekimen desberdin eta polita izan zen. Etxalarko

eskolan inoiz ez genuen horrelakorik egin eta hagitz aberasgarria suertatu

zen bai ikasle eta bai ikasleentzat. Mundu berri eta interesgarria agertu

zigun Auxtinek, gehienentzat erabat ezezaguna, baina interes handikoa».

Heldu den apirilaren 1ean «Hatsaren poesia» olerki bilduma argitaratuko

du Auxtinek eta eskolako haurren poema, liburuan agertuko da.

ARGAZKIA: IRUNE ELIZAGOIEN

Argazkia lehenbiziko mendi ibilaldian ateratakoa

da, Mendikarri gainean.

2007/03/15 • 442. zbk.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!