02.01.2015 Views

442. zkia - Ttipi-Ttapa

442. zkia - Ttipi-Ttapa

442. zkia - Ttipi-Ttapa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

herriz herri

21

GOIZUETA

Udalak kontuan hartu zuen hainbat gaztek

luzatutako euskararen normalizazioari

buruzko idazkia

Guraso Elkarteari dirulaguntzak eman dizkio Udalak

Esteban AROTZENA

Azken hilabeteetan

herrian paratutako hiru

karteletan euskarari

emandako tratamendua

salatuz hainbat gaztek

idazkia sartu zuten Herriko

Etxean. Udalak, eskaera

kontuan hartu eta

«egoki deritzon neurriak

hartzea»erabaki zuen

ahobatez.

«Goizuetako gazteak»en

idazkiak dio, gure

herria euskalduna izanik

kartel eta seinaleetan

«hizkuntza arrotz

bat» erabiltzea ez dela

egokia ikusten, eta

suhiltzaileen egoitza berriko

eta medikuaren

kontsultako kartel elebidunak

euskara hutsean

izatea eskatzen da.

Pilotaplaza berritutako

markagailua dena oraindik

okerragoa omen da,

euskararik ez baita

agertzen bertan.

ARGAZKIA: ENERITZ AROTZENA

Gazteek kartel elebidunen erabilera salatzen dute eta horren adibide da irudian

ageri den suhiltzaileen egoitza berria.

Guraso

Elkarteari

subentzioak

2.045 eurorekin subentzionatu

ditu Udalak

Guraso Elkartearen iazko

aktibitateak. Horretan

aspalditik heldu den

ohiturari jarraitu dio korporazioak

aurreko urteetako

portzentaje berdinak

aplikatuz gurasoak

antolatutako ekintza

ezberdinei. %50eko dirulaguntza

eman diote

guztira 580 euro kosta

zen erregeen kabalgatari,

bestei (725 euro

guztira), haur-olinpiadei

(235 euro) eta olentzeroari

(150 euro). Amabirjinetako

puzgarrien

heren bat (1.800 euro)

subentzionatu du herriak,

eta igeriketako

ikastaroko autobusaren

(1.891 euro) %30.

Bestalde, Mozorroen

Taldeak aurkeztutako

3.540 euroko aurrekontuaren

heren bat aterako

da Herriko Etxeko

kutxatik, 1.174 euro.

ORAIN DELA…

15 URTE

• 1992ko martxoaren

7an (emakumeen egunaren

bezperan), herriko

bi neska Umore

Onako bazkide bezala

onartuak izan ziren,

Pili Untxalo eta Amaia

Uitzi hain zuzen. Egun

hori bitarte gizonezkoak

ziren elkarteko bazkide

guztiak, eta bi

emakume hauen onarmenak

8 urteko eztabaida

eta haserre askori

eman zion bukaera.

Batzar horretan

bertan, Joseba Mitxelena

hautatu zuten

presidentearen posturako.

• Etxebizitza berrien

premiari buruzko inkesta

egin zuen otsailean

Udalak, eta bildutako

erantzunen arabera,

58 herritarrek

etxe bat erosteko asmoa

azaltzen zuten

bertan.

ARGAZKIA: AITZIBER LEKUONA

Presoen aldeko itxialdia

Beraien eskubideen defentsan, euskal presoen borrokarekin bat eginez,

itxialdia egin zen udaletxean otsailaren 23ko arratsean.

2007/03/15 • 442. zbk.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!