02 2007/03/01 • 441. zbk.
DATUAK... • Nafarroako turismoaren sektorea garatzen egindako lana eskertzeko, «Reyno de Navarra» saria jasoko du, Nafarroako Turismo Kontseiluak emana. • Hiruak Bat Elkarteko lehendakaria izateaz gain, Bertiz Partzuergo Turistikoko kidea, Nafarroako Turismo Elkarteen Federazioko lehendakaria eta Asetur Kontseiluko kidea da. ttipi-ttapa 03 33 ELKARRIZKETA • Berako Olaseneko Borda landetxearen jabea da. Duela 14 urte ireki zuen landetxea. Sagrario GOÑI Hiruak Bat Elkarteko lehendakaria ARGAZKIA: EDURNE ZUBIETA «Saririk onena Hiruak Bateko landetxeek astebururo betetzea izanen litzateke» Goizalde URDANPILLETA 14 urte pasatu dira landetxea martxan paratu zenuenetik. Zein mugimendu zegoen orduan landetxeen inguruan Mugimendu ttikia, Nafarroa osoan 100 bat izanen ziren eta hasiera hartan andetxeak dirulaguntza gisa sortu ziren. Baina orain hasiera bateko arrazoiak galdu egin dira, landetxe aunitz dago han-hemenka eta dirulaguntza baino gehiago soldata dira. Gaur egun, edozeini landetxea deitzen zaio, baina niretzat landetxea goxotasuna ematen duena da, baserria, bere xarmarekin eta zahar itxurarekin, goxoa... Hiruak Bateeko presidente zergatik Gauza aunitz egiten ahal zirela ikusi nuen. Elkartea egon bazegoen baina ez zuen publizitate aunitzik egiten. Gauzak saldu egin behar dira, landetxe batek ez badu publizitaterik egiten udan eta Aste Santuan beteko da baina neguan betetzea izaten da zailena eta hori saldu egin behar da, eta hemendik kanpo. Sari hoberena gure eskualdeari bultzada ematea da, baina bertzelako «Kontseiluko kide gehienak Erribera aldekoak izanik, harrituta utzi ninduen saria gure zonaldera etortzeak» sariak ere eskuratu dituzu... Nafarroako Gobernuak Turismo Kontseilua dago eta kontseilu horrek joan den urtean sari batzuk ematea onartu zuen. Proposamena egin eta kontseiluan dagoen jendeak bozkatu egiten du. Aurten federaziotik ni proposatu ninduten, baina nik bi egun lehenago arte ez nuen jakin proposatua izanen nintzela. Nola hartu zenuen saritua izanen zinela jakitea Harrituta gelditu nintzen. Gainera, kontseilu horretan gauden 22 kidetik gehienak Erribera aldekoak dira, ni eta bertze bat izan ezik. Horregatik, saria zonaldera etorriko zela jakiteak harritu samar utzi ninduen. Sariak kontseiluan zaudetenen artean onespen bat adieraziko du, ez Eskertzekoa da denak zoriontzea, eta kontseiluko kide bakoitzak iduri onak dituela jakitea, lan egiten dudala aditzea... Hiruak Bat Elkartea hor dagoela eta bere izena nonahi somatzen dela jakitea ere eskertzekoa da. Hiruak Bat aditzen bada hori nire bitartez egiten delako baita. Inoiz ez dut saririk hartu, baina saria lan egitea da. Gainera nere helburua Hiruak Bat Elkarteko lehendakari naizen aldetik hori da. Nik jendea Nafarroan gelditzea nahi dut, orain Erriberan, gero gure zonaldean. Niretzat saririk haundiena Hiruak Bat Elkarteko landetxeek astebururo lan egiten dutela jakitea izanen litzateke. Saria hartzen dugun egunean ez dakit zer gertatuko den, baina gure zonaldera ekarriko dugu. Sari banaketa apirilaren 17an eginen da. Baina hori baino lehen Aste Santua dago. Krisi ekonomikoaren eragina nabaritzen da Nik uste dut baietz. Deialdi guttiago izaten dira. Hala ere, Aste Santurako gure eskualdeko landetetxe gehienak beteta daude eta hori seinale ona da. Behin Aste Santua pasatutakoan asteburuetan ere jendea hurbiltzen hasten da, egunak luzatzen hasten dira, eguraldi hobea egiten du... Hemendik aitzinera lan egin behar da. 2007/03/15 • 442 zbk.