02.01.2015 Views

442. zkia - Ttipi-Ttapa

442. zkia - Ttipi-Ttapa

442. zkia - Ttipi-Ttapa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

herriz herri

09 9

BERA

Ugaldeko pisu berriak

egiteko obrekin kexu dira

ondoko bizilagunak

Obraren promotoreak dio baimen guztiak dituela

ARGAZKIA: XAN HARRIAGUE

Auzokoak kexu dira ondoko obrarekin.

Amaia eta Ainhoa

Berako Ugalde auzoan,

139. partzelan,

Unidad Bera SL promotoreak

28 pisu eraikitzeko

obrak hasi ditu

azken hilabete hauetan,

eta hasieratik, ondoko

pisuko bizilagunen desadostasuna

agerian

gelditu zen balkoi eta

leihoetan pankartak jarri

zituztenean. Bizilagunek

diotenez, makina

beraien den lurra

zulatzen aritu da. Hauek

kexatuta aste batzuetan

obrak geldirik egon dira.

Obrekin segituko zutela

sumatu zutenean,

martxoaren 7ko goizean,

obra gelditzeko asmoarekin

12 bizilagun

elkartu ziren obraren parean.

Bizilagunak han

zirela, ez zuten obrarekin

segitu, eta langileak,

nagusien eta promotorearen

aginduen

zain gelditu ziren. Unidad

Bera SL promotorak

139. partzelan suertatutako

arazoaren inguruan

hainbat gauza

argitu dizkigu: alde batetik,

Berako Udalaren

eta Nafarroako Gobernuaren

eraikitzeko lizentziak

badituela dio. 139.

partzelak hegoaldetik

eta iparraldetik bi pareta

dituela muga bezala

eta muga hauek Jabetza

Erregistroan baita

Katastroan ere finkatuta

omen daude. Publikoak

omen dira biak, beraz,

edozein pertsona

joan daitekeela hau

baieztatzera. Honez

gain, promotoraren eskubidea

omen da bere

partzelaren mugaraino

eraikitzea eta honetarako,

eta segurtasun

arrazoiengatik, ezinbestekoa

da jabetzan

probisionalki sartzea.

Ondoko jabetzan sartzea

legeak onartzen du,

beti ere baldintza batzuk

betez gero: ahalik eta

kalte eta denbora laburrenean

egitea eta partzela

hori obra bukatzerakoan

zegoen egoera

berean uztea. Unidad

Bera SLk dio baldintza

hauek guztiak beteko

dituela eta guztia

ziurtatzeko akta notarial

bat eta banku-abal bat

egin dituela.

Udalari gai honen inguruan

galdetu eta azalpenik

ez du eman, bere

garaian onartutako

obrak direla erranez.

Sormenerako

eta musika

bilketarako

bekak

Joan zen urtean zabaldutako

«Musika argitalpenerako

beka»ren

saridunen lanak aurkeztu

ziren prentsaren

aitzinean martxoaren

8an. Joseba Irazokik bere

“Akordeoi orkestra eta

gitarra kontzertua DOn”

izeneko diskoa aurkeztu

zuen. Honetaz

gain, Berako Kultur Batzordeak

sormenerako

eta Berako musika bilketarako

bi beka deialdi

egin ditu, sormen beka

eta Berako musika

bilketaren beka hain zuzen.

Berako sormen lanetarako

beka deialdiaren

helburua herrian

sortzen diren arlo artistikoko

sormen lanak diruz

laguntzea edota horretarako

bidea ematea

da. Berako musika bilketaren

beka deialdiarena,

aldiz, herriko musika

materiala biltzea da.

Beratarrek eta Berako

herriarekin zerikusia

izan duten musikagileen

konposizio kultural

landuak, musika herrikoia,

Berako musika herrikoiaren

gainean zenbait

egilek egindako

egokitzapenak eta Berako

besta, ohitura eta

ekitaldi seinalatuetan interpretatzen

den musika.

Izena emateko epea

apirilaren 27an, eguerdiko

13:30etan bukatuko

da. Oinarriak eta eskaera

inprimakiak Herriko

Etxean edo

www.berakoudala.net

webgunean eskuratu

daitezke.

Andoni Garrido

“Itinerarios

Culturales por

Navarra”

programan

saritua

Nafarroako Gobernuko

Hezkuntza Sailak,

Iñigo Arista kultur kolektiboak

zuzenduta, urtero

Nafarroako Kultur

Ibilbideak Programarengatik

sariak banatzen

ditu Nafarroako ikasleen

artean. Guztira 30

sari banatu dituzte eta

hauetako bi Baztan-Bidasoa

eskualdean gelditu

dira Elizondon bat

eta Beran bestea. Berako

saria Jesusen

Bihotza ikastetxeko Andoni

Garrido Zamorak

jaso du marrazkiengatik.

Ikasleentzako Nafarroan

bederatzi ibilbide

ezberdin egiteko txangoak

programatzen direneko

hogei ta seigarren

edizioa da eta DBHko

5. mailako 100.000

haurrek parte hartu dute

gutxi gora behera.

Programa honen helburua

Nafarroako historia,

geografia eta kultura

ezagutzea da.

Arbolaren

eguna

Ehiza eta Arrantza

Elkarteak Arbolaren

Eguna antolatu zuen urtero

bezala. Igandean

Lizuniagan elkartu eta

haritzak eta pagoak landatu

zituzten. Ondotik

gosaria lanean aritu zirenentzat.

Escena Dantza

Jaialdia

Nafarroako Gobernuak

eta Kultur Batzordeak

antolatuta, Escena

dantza jailadiaren bigarren

saioa igande honetan

izanen da.

19:00etatik aurrera Ertza

taldeak Look ikuskuzina

eskainiko du. Sarrera

5 eurotan dago.

2007/03/15 • 442. zbk.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!