11.07.2015 Views

360. zkia - Ttipi-Ttapa

360. zkia - Ttipi-Ttapa

360. zkia - Ttipi-Ttapa

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

10ttipi-ttapa • herriz herriLESAKABabes Ofizialeko 27 etxebizitzenproiektua onartu du UdalakOnin taldeak kontra bozkatu zuen, aztertzeko astirik izan ez duelakoAitor AROTZENAAsilo zaharrak utzitakolur eremuan eginbeharreko babes ofizialeko27 etxebizitza,bulegoak, baxu komertzialaketa garajeak eraikitzekoproiektua onartudu Udalak, EAJ-EAkozinegotzien aldekobotuekin eta Oningoenkontrakoekin, «proiektuaaztertzeko astirik ezdugulakoz izan». Alkateak,bere aldetik, «herrikogazte aunitz etxebizitzarenesperoan daudela»eta proiektu hau«aitzineko legealdetikdatorrela» erran zuen.Gai honetaz gain,bertze udal kontu garrantzitsueiburuzko informazioa(Zambra aretoarenbalizko erabileraedo igerileku estaliarena,erraterako) prentsarenbidez jakin dutelasalatzeko prentsaurrekoaeskaini zuen irailaren29an Onin udal taldeak.Gai hauek mahaibaten inguruan eztabaidatubehar direla etaudal taldeek ez ezik, herrikoelkarte eta taldeekadostu behar dituztelaerran zuten Onin udaltaldekoek. Herria Aitzineraplataformak, etxebizitzeiburuzko batzarraere egin zuen urriaren1ean.ARGAZKIA: AITOROrtzegun honetan, urriaren 16an, 18:30etan eginen da Zarandia Karrikan,elizako bidean dagoen udal tanatorio berriaren inaugurazio ofiziala. Udalagintariak eta Nafarroako Parlamentuko ordezkariak izanen dira ekitaldian.KIROLAZazpigarren paleta goma txapelketaantolatu du Batzoki ElkarteakBertze urte batez, Lesakako paletagoma txapelketa antolatu behardu Batzoki Elkarteak, Udalarenlaguntzaz. Aurten zazpigarrenedizioa jokatuko da etalehengo urtean bezala, bi mailaizanen ditu. Lehenengo mailaDiario Vasco Saria izanen da etabigarren mailak Rural Kutxa Sariaizena hartuko du.FLASHSan FerminelkartearenegunaUrriaren 26an bere egunaospatuko du San Ferminerretiratuen elkarteak.11:30etan aurtenhildako bazkideen aldekomeza izanen dute.14:00etan bazkariaerretiratuen egoitzan.Bazkal ondoan, aurtengotxapelketa eta ekitaldiezberdinetako irabazleeisariak emanenzaizkie. Gero, dantzaldiaizanen dute. Txartelak24 eurotan salgaidaude elkartearen ostatuaneta urriaren 19abaino lehen hartu behardira. Bazkideen laguntzailejoaten direnek 27euro ordainduko dute.Xabi ZozaiatxapeldunXabi Zozaia herriko palistaketa AurizberrikoErburuk irabazi dute SanFermin Txikiko pala motzekotxapelketa. Urriaren3an, 40-37 irabazizieten finalean Muñozeta Txikiri.Izen emateko epea urriaren 1eanireki da eta 30ean akautuko da,948 627 522 edo 686 759 341telefonoetara deituz eta Lauratazgaldetuz. Txapelketan izenematen duten lehenengo hogeibikoteek hartuko dute parte. Kopuruhau betetzerakoan ez daizen emateko aukerarik izanen.Bosna bikoteko lau talde sortukodira eta talde bakoitzean ligaxkajokatuko da hurrengo faseranor pasatuko den erabakitzeko.Talde bakoitzeko lehenengobi bikoteek Diario VascoSaria jokatuko dute eta hirugarrenaketa laugarrenak Rural KutxaSaria. Bigarren fasean sistemakanporagarria erabiliko da.Txapelketa azaroaren 15ean hasikoda. Partiduak larunbateroarratsaldez eta igandero goizezudal pilotalekuan jokatuko dira.2003/10/16 • <strong>360.</strong> zbk.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!