11.07.2015 Views

Ikus orrialde batzuk - Elhuyar Fundazioa

Ikus orrialde batzuk - Elhuyar Fundazioa

Ikus orrialde batzuk - Elhuyar Fundazioa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Aurre-hitzakEuskaltzaindiaren Hiztegia, adierak eta adibideak. Hona hemen, erabiltzailearen eskura,urte luzetan ondutako ahaleginen emaitza; euskararen akademiak moldatua eta itxuratua.Inon bada hizkuntza akademia baten eginkizunik behinena, honexetan da, hain zuzenere, hizkuntzaren lexikografiari bultzada ematen, estandar baten osatze eta mamitze aldera.Izatez, horixe da aspaldiko gogoa euskararen akademian ere eta azken bizpahiru hamarkadatakozeregina. Osoko Bilkuran zein hiztegi batzordeetan, behin eta berriro landudu Euskaltzaindiak lexikografia arauemailea, euskalgintzan ari direnei norabide ziurra emannahian. Euskalkietatik nahiz egungo bizimodutik euskararen egunerokotasunean errotu direnhitz horiek sistematizatzen eta egokitzen saiatu da Euskaltzaindia etengabe, Hiztegi Batuan,alegia, estandar delakoaren hitz zerrenda erabilgarria osatuz.Osatu ez ezik, gizarteratu ere egin du behin eta berriro, garai bateko eta oraingo baliabideteknikoak erabiliz. Horretarako baliatu ditu, besteak beste, lan esanguratsuak, hala nolahizkuntzaren tradizioan (Orotariko Euskal Hiztegia), egungo errealitatean (XX. mendeko EuskararenCorpus estatistikoa eta Lexiko Behatokiaren Corpusa) eta hizkuntzaren esparru zabalean(Hiztegi Batua).Orain beste pauso bat eman du Euskaltzaindiak, euskararen normalizazio eta normatibizaziomunduan. Hainbatez, euskara-euskara hiztegia lehenez argitaratu du, beste hizkuntzetanohikoa dena gurean ere plazaratuz, hots, euskararen hitzek dituzten adierak etaadibideak euskararen bidez emanik.Hona, beraz, lehen oinarria, aldian-aldian egokitzen joango dena. Hona, beraz, euskaltzainaskoren ahalegina eta emaitza, azken batean, euskaltzain oso (oraingoak eta lehenagokoak),urgazle, laguntzaile eta abar, partaide eta egile direlako, geroago azaltzen den moduan.Horien egiletasunak, hala ere, ez du ostendu behar azken urteetan lanean buru-belarriibili den taldea, Ibon Sarasola euskaltzain osoaren zuzendaritzapean. Ildo beretik, ezta taldehorretarako lagungarri izan den Osoko Bilkuraren ahalaz osaturiko Batzorde Ahaldunduarenkideak ere. Bitzuok izan dira ezinbesteko makuluak, lana azkeneraino eramateko. HorV

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!