11.07.2015 Views

Ikus orrialde batzuk - Elhuyar Fundazioa

Ikus orrialde batzuk - Elhuyar Fundazioa

Ikus orrialde batzuk - Elhuyar Fundazioa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Aurkezpen gisa1. Atarikoak2000. urtean argitaratu zuen Euskaltzaindiak Hiztegi Batua. Hogei bat mila hitzeko hitz zerrendazen, hitz horien ortografia batua adierazten zuena batez ere. Esku artean duzun liburuhau 20.000 hitz haiei dagokien “hiztegi osoa” da, hots, haietako hitz bakoitza adierez, definiziozeta adibidez hornitzen duena.Harrezkero Hiztegi Batua haziz joan da, eta 36.000 sarrera ditu –hau da, 16.000 hitzberri– azken kaleratu den argitaraldian. Hitz berri horiek ez dira Euskaltzaindiaren Hiztegiarenlehen bertsio honetan –1.1 bertsioan, nolabait esan– sartzen: Euskaltzaindia dagoenekoprestatzen ari den hurrengo bertsioan sartuko dira. Izan ere, Euskaltzaindiaren Hiztegia,gainerako hiztegi ofizialak bezala, osatzen eta hizkuntzaren aldaketetara egokitzen ediziozedizio joango den obra da.Hiztegi elebakar batek bi eginkizun ditu. Alde batetik, hizkuntzako hitzek “zer esannahi duten” argitzea. Bestetik, delako hitz horiek nola erabiltzen diren, hots, zer joskeratanagertzen diren edo ager daitezkeen azaltzea. Oraintsu arteko hiztegi guztiek, bai euskarazkoekbai erdarazkoek, lehen eginkizuna bete dute batez ere, hots, hitz jakin baten esanahiaedo esanahiak eman izan dituzte besterik gabe. Erabilera-adibiderik ez dute ia eman, edoeman dutenean, anekdotikoak edo apaingarrizkoak izan dira, oro har, adibide horiek.Azken hamarraldietan asko aldatu da munduan hiztegien itxura eta edukia. Hiztegigileekgero eta argiago ikusten dute hizkuntza bat ongi menderatzeko garrantzi handiagoaduela hitza nola erabiltzen den jakiteak, hitzaren esanahiaz jabetzeak baino. Beste hitz batzuekinesateko, hitzaren definizioa, eduki semantikoa baino areago, hitz hori ager daitekeentestuinguruen multzotzat hartzen da gaur egun. Adibide bat jartzeko, har dezagun gerra hitza:hitz horren definizioak ez digu esaten –ezin digu esan– euskarazko tradizioan gerrak ezdirela “lehertu” –gaztelaniaz bezala–, baizik eta “piztu” egin direla. Bestalde, euskaldun guztiek-edodakite zer esan nahi duen gerra hitzak; euskal hiztegi elebakar batean gerra hitzerajotzen badute, beste zerbaiten bila jotzen dute. Zertzelada hauek kontuan izan ditugu hiztegihonetako sarrerak finkatzean.VII

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!