12.07.2015 Views

Curriculuma. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza - Navarra

Curriculuma. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza - Navarra

Curriculuma. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza - Navarra

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

16Foru Dekretua2. Foru dekretu honetan ezartzen diren irakasgai eta curriculumak baliagarriak dira ikasleekoinarrizko gaitasunak bereganatzea bermatzeko. Ikastetxeek beren hezkuntza-proiektuetanegiten duten zehaztapena ikasleei gaitasun horiek bereganatzen laguntzera zuzenduko da.3. Ikastetxeen antolamendua eta funtzionamendua, hezkuntza-jarduerak, hezkuntza-komunitateaosatzen dutenen artean ezartzen diren harremanak eta jarduera osagarriak eta eskolazkanpokoak ere baliagarriak izan daitezke oinarrizko gaitasunak lortzeko.4. Hizkuntza-gaitasuna faktore bat da curriculumeko arloetako ikasketa guztiak garatzeko.Horregatik, ikastetxeek irakasgai guztiak irakastean denbora tarte bat izan behar dute horretarakoetapako ikasturte guztietan.9. artikulua. Helburuak, metodologia eta ebaluazio irizpideakForu Dekretu honen II. eranskinean finkatzen da irakasgai desberdinen helburuak zein diren,oinarrizko gaitasunak garatzeko nola laguntzen duten, eta ziklo bakoitzeko irakasgai bakoitzerakozer eduki eta ebaluazio irizpide dauden.10. artikulua. Etapen koordinazioaHezkuntza Departamentuak Lehen Hezkuntzaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarenarteko koordinazioa bermatzeko irizpideak ezarriko ditu.11. artikulua. Ebaluazioa1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen ikaskuntza-prozesuaren ebaluazioa etengabeaeta integratzailea izanen da, baina aldatu eginen da curriculumeko irakasgai batetik bestera.2. Irakasleek curriculumaren elementu desberdinak kontuan hartuz eginen dute ebaluazioa.3. Irakasgaietarako ebaluazio irizpideak funtsezko erreferente izanen dira ikasleek oinarrizkogaitasunak zenbateraino bereganatuak dituzten neurtzeko. Ikasketa-adierazleek ikasturtebakoitzerako ezartzen diren ebaluazio irizpideak zehaztuko dituzte.4. Irakasle taldeak, ikasle talde bateko irakasle guztiek osatuak, tutoreak koordinaturik, taldeanarituko dira ebaluazio prozesu guztian zehar eta haren ondorioz hartzen diren neurriakhartzerakoan, Hezkuntza Departamentuak ezartzen duenaren esparruan betiere.5. Ikasle bakoitzak, etapa bukatzen duenean, txosten bat izanen du bere ikasketari buruz,lortutako helburuei eta bereganatutako oinarrizko gaitasunei buruz, Hezkuntza Departamentuakezartzen duen ereduaren arabera egina. Beste ikasketa batzuk egiten hasten bada, ikasleakhartzen dituzten ikastetxeek txosten hori izanen dute eskura.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!