12.07.2015 Views

Curriculuma. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza - Navarra

Curriculuma. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza - Navarra

Curriculuma. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza - Navarra

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Natur Zientziak 518. Izaki bizidunak zelulez osatuak daudela eta materia bizigabetik bereizten dituzten bizifuntzioak dituztela ezagutzea. Talde garrantzitsuenen berezitasunak identifikatu eta ezagutzeaeta identifikatzeko gako dikotomikoak erabiltzea.Izaki bizidunei dagokienez, egiaztatu behar da ikasleak gai diren izaki bizidunen egituraren,antolaketaren eta funtzioaren ezaugarriak hauteman eta deskribatzeko, laginetatik, argazkietatik,irudietatik eta bestelako bitartekoetatik abiatuta. Era berean, izaki bizidunak sailkatzekoirizpideak ikasiko dituzte eta, xede horrekin, gako errazak eta behaketa teknikak(besteak beste, lupa binokularra eta mikroskopioa) erabiliko dituzte organismo zelulabakarreneta zelulanitzen zelulak identifikatzeko, baita izaki bizidunen ezaugarri aipagarrienak,talde taxonomiko jakin batean sailkatzeko bide ematen dutenak, deskribatzeko ere.9. Laborategiko materialaren funtzionamenduari eta erabilerari buruzko jarraibideak errespetatubeharra onartzea; laborategiko lanak egiteko eta txostena aurkezteko ezarritako protokoloarijarraitu beharra ulertzea.Egiaztatu behar da ikasleek laborategia eta bertan erabiltzen diren materialak garbi eta ordenaturikedukitzeko ardura duten eta laborategian segurtasun arauak betetzen dituztenbai materialak erabiltzean bai saiakuntzak egitean.10. Testu eta mezu zientifikoak ahoz nahiz idatziz adierazi eta ulertzea, arloko hiztegi bereziaeta oinarrizko kontzeptuak erabiliz.Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da arloko testuen inguruko mintzamenari eta idazmenaridagokionez lortu den hizkuntza gaitasuna, eta ikasi den berariazko hiztegiaren erabileranolakoa den.<strong>Bigarren</strong> kurtsoaEdukiak1. multzoa. Guztientzako edukiak– Lan zientifikoaren oinarrizko ezaugarrietara hurbiltzea modu hauetan, besteak beste: arazoakplanteatuz, horien interesa eztabaidatuz, hipotesiak formulatuz edo diseinu esperimentalakeginez. Hala, fenomeno naturalak hobeki ulertzen dira eta haiek aztertzeko orduan sortzendiren arazoak ebazten ahal dira.– Liburutegia, komunikazio bideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeafenomeno naturalei buruzko informazioa lortzeko.– Informazio zientifikoa interpretatzea eta informazio hori erabiltzea nork bere iritzia izateko etabehar bezala azaltzeko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!