12.07.2015 Views

Curriculuma. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza - Navarra

Curriculuma. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza - Navarra

Curriculuma. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza - Navarra

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

34Oinarrizko gaitasunakGaitasun honek munduaren errealitate historikoa eta soziala, haren bilakaera, lorpenak eta arazoakulertzea errazten digu. Errealitatea modu kritikoan ulertzeko, beharrezkoa da esperientziaeta ezagupenak izan eta errealitate hori aztertzeko ikuspuntu desberdinak daudela jakitea. Berarekindakar analisi multikausalera eta sistemikora jotzea, gertaera eta arazo historikoei buruzkoiritzia eman eta haiei buruzko gogoeta kritikoak eta globalak egiteko, hala nola benetakoegoeren gaineko arrazoibide kritikoak eta logikoak egin eta besteekin hizketatzeko, haiekin bateraerrealitatearen ulermena hobetzearren.Ondoko hauek ere hartzen ditu barne: gaur egungo gizarteen ezaugarriak eta haien aniztasuna,gero eta handiagoa dena, eta arazoak ulertzea; kultura desberdinek gizateriaren bilakaerarieta aurrerapenari egindako ekarpenez ohartzea; eta bizi garen gizarteko kide izatearen sentimendukomuna izatea. Labur esateko, tokian tokiko identitatearekin bateragarria den herritartasunglobal bat izatea.Halaber, gaitasun honen funtsezko osagaiak dira ondoko trebetasun sozial hauek: balioen etainteresen arteko gatazkak elkarbizitzaren parte direla ohartarazi eta haiek modu konstruktiboankonpontzeko bidea ematen digutenak, hala nola erabakiak modu autonomoan hartzea ahalbidetzendigutenak, horretarako, alde batetik, gizarteari buruzko ezagupenak erabiliz, eta, bestetik,gogoeta kritikoaren bitartez eta eskualde, herrialde nahiz komunitate bakoitzaren oinarrizkokultur ereduen barruan garatutako elkarrizketaren bitartez eratutako balio eskala bat erabiliz.Gaitasun honen alderdi etikoak barne hartzen du ingurunearen balioak ezagutu, ebaluatu etaafektibitatearen eta arrazoiaren bidez berregitea, pixkanaka nork bere balio sistema eratu etagatazka nahiz erabaki bati aurre egiterakoan haren arabera jokatzeko. Horretarako, beharrezkoada jakitea ezen jarrera pertsonalak etikoak izateko, Giza eskubideen deklarazioak biltzen dituenakbezalako printzipio edo balio unibertsalekiko errespetuan oinarritu behar direla.Hortaz, gaitasun honetan, besteak beste, ondoko trebetasun hauek aurki ditzakegu: elkar ezagutueta baloratzea, testuinguru desberdinetan komunikatzen jakitea, nork bere ideiak azaldueta besteenak entzutea, besteen jarrera onartu eta, gurea ez bezalakoak badira ere, haien ikuspuntuakulertzea, eta komunitatearen bizitzaren maila guztietan erabakiak hartzeko gai izatea,norberaren eta taldearen interesak batera baloratuz. Gainera, barne hartzen du desberdintasunenbalorazioa eta kolektibo guztien eskubideen berdintasuna aitortzea, bereziki emakumeeneta gizonen artean. Halaber, akordioak lortu eta gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta negoziazioapraktikatzea, bai esparru personalean, bai sozialean.Azkenik, gaitasun honen osagaia da herritartasun aktiboa eta integratzailea izatea, eta horretarakobeharrezkoa da estatu eta gizarte demokratikoen oinarri diren balioak, haien funtsak, antolaketaeta funtzionamendua ezagutu eta ulertzea. Gaitasun honek bidea ematen digu demokrazia,askatasun, elkartasun, erantzukidetasun, partaidetza eta herritartasun kontzeptuei buruzko gogoetakritikoak egiteko, arreta berezia emanez nazioarteko adierazpenetan, Espainiako Konstituzioaneta autonomia erkidegoetako legerian ezarritako eskubideei eta betebeharrei eta erakundeekhoriek betetzen ote dituzten aztertzeari; halaber, balio demokratikoekin modu koherenteanjokatzea ahalbidetzen digu, eta horrek, bestalde, barne hartzen du nork bere pentsamenduen,balioen, sentimenduen eta ekintzen kontzientzia izan eta haiek kontrolatzea.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!