11.01.2013 Views

PDFa ikusi - Nora aldizkaria

PDFa ikusi - Nora aldizkaria

PDFa ikusi - Nora aldizkaria

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

20

22

ZIZKA-MIZKATAN HASTEKO TENTAZIOAK UGARIAK DIRA DONOSTIAKO TABERNETAN.

ZIZKA-MIZKATAN

Parte Zaharrean eta Grosen

Ez dakigu nori bururatu zitzaion jaki puska zotz batez

ogi gainean bermatu eta tabernako barran salgai jartzea,

baina monumentua beharko luke. Hari zor dizkiogu

betiko pintxoak (gildak, tortillak…) eta azken urteotan erauntsi

moduan tabernei kolore eta usaina emateko agertu dien gutizia

txikiak. Argi dago urte askotan pintxoen hiriburua izan dela

Donostia. Gaur kalitatea lau haizetara hedatu bada ere, lehentasunezko

postuari eutsi dio. Hirian barrena hamaika buelta egin

daitezke zizka-mizkatan. Adibidez, koxkero eta josemaritarren

artean (edo turisten artean, garaiaren arabera) ibiliko gara Fermin

Calbeton eta Abuztuaren 31 kaleen inguruan. Tamboril

(txanpinoiak, adibidez), Borda Berri, Ganbara (txistorra hostopila),

Txepetxa (antxoak), La Cepa (gavilla klasikoak), Gandarias,

Goiz Argi (ganba-burruntzia)… zerrenda luza daiteke, arrain,

barazki, onddo edo okela pintxoekin ase arte.

Azken urteotan Parte Zaharraren alternatiba bilakatu da

Gros, pintxo kontuetan. Zabaleta kalean eta inguruetan lokal

askok merezitako ospea erdietsi dute eta,

ondorioz, zizka-mizkatan ibiltzeko

eremu bihurtu da. Mil Catas, Bergara

(bere txalupa ospetsuekin), El Lagar,

Ramuntxo Berri, Andra Mari eta beste

asko dira horren erakusle.

PARTE ZAHARRA ETA GROS

JAKINGARRIAK SAREAN:

www.sansebastianturismo.com

23

Eureka zientzia museoa.

EUREKA

zientzia kitzikagarria

Miramon aldean dago Eureka! Zientzia Museoa. Parke

teknologikoaren eremuan sartuko gara, ordu pare batez

–edo gehiago, nahi izanez gero- zientziak eskaintzen

dizkigun jakintzekin eta tresnekin jolasean gehiago ikasteko.

Museoak lau gune nagusi dauzka: Hipatia –zientziarekin lotutako

170 modulu, sei aretotan banatuta-, Txikiklik -4 eta 9 urte

bitarteko haurrei zuzendutako jolasgunea-, astronomia-behatokia

(teleskopio bi ditu) eta, eraikina inguratuz, Zientziaren lorategia,

non Gipuzkoa miniaturan azalduko zaigun, zuhaitz espezie ugarirekin

eta esperimentuekin jolasteko tramankuluekin batera.

Horrez gain, planetarium ikusgarria dauka Eureka! Zientzia

Museoak. Proiezio kupulak 14,5 metroko diametroa dauka eta

140 ikuslerentzako lekua dago. Bertan zeruaren proiekzioak

egiten dituzte denbora errealean, Lurraren edozein lekutatik

begiratuta. Horrela, astroak aise eta erraz aurkitu eta ezagutuko

ditugu. Zinema proiekzioak egiteko ere baliatzen dute

platenarium hori.

Azkenik, ume eta guraso askoren poza den

si simulagailuen aretoa aipatu behar dugu. 1 For-

mmulako

autoa, bidaia kitzikagarria egingo duen

oontzia,

360ºko birak egiten dituen Max Flight-a

… Hori bai, aparte ordaindu behar dira!

EUREKA ZIENTZIA MUSEOA

EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA: Mikeletegi Pasealekua,

43-45. Tel: (34) 943 01 24 78. www.kutxaespacio.es

GIPUZKOA HARRI ETA ZUR

24

MIRANDAOLA

olagizonak lanean

Legazpi aldean dago Burdin Harana, metal zahar

horren langintza aitzakia hartuta, egunpasa ederra

egiteko gonbite hutsa. Euskal burdinaren museoa,

Ogiaren Txokoa, Artzaintzaren Ekomuseoa, Aikur erle

museoa eta Mirandaolako burdinola dira ibilbidearen mugarrietako

batzuk, presak, ubideak, errotak eta ikatza egiteko

pagadiak ahaztu gabe.

BURDIN HARANA.

MIRANDAOLAKO OLAGIZONAK SUTEGIAN LANEAN.

Milatik gora urte dira Legazpi aldean burdina lantzen

dutela. Sasoi batean hamabost bat burdinola aritu ziren,

jarduera horretan jo eta ke. Horietako bat, Mirandaola,

oraindik ere badabil, dinbi-danba, burdin zatiei forma ematen.

Telleriarte auzoko parke baten erdian dago, burdinaz

egindako pilotaleku baten ondoan. Burdinola zaharrak bere

osagai guztiak sasoi onean mantendu ditu. Hain da horrela

ezen, igandeetan, olagizonak bertara azaltzen baitira, burdin

goria gabiaz jotzeko.

Bertatik hurbil, galdarategi zahar batean, Burdinaren

Museoa dago. Euskal industrializazioaren sekretuak bertatik

bertara ikusiko ditugu, modu atseginean gainera. Mirandaolan

piztu zen suaren jarraipena da, gure egunetara iritsi dena.

Burdinari gatz eta piper gehiago erantsi nahi badiogu, inguruetan,

Burdin Haranaren eremuan, hiru museo interesgarri

dauzkagu: Artzaintzaren Ekomuseoa (Erraizabal baserria),

Aikur erle museo paregabea (Urretxun) eta Ogiaren Txokoa

(Igarralde museoa).

MIRANDAOLA

MIRANDAOLA BURDINOLA: Tel: (34) 943 73 04 28. www.lenbur.com

Telefono eta helbide horretan gainerako museoen gaineko informazioa aurkituko

dugu.

21

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!