11.01.2013 Views

PDFa ikusi - Nora aldizkaria

PDFa ikusi - Nora aldizkaria

PDFa ikusi - Nora aldizkaria

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

16

16

ARALAR

Txindokiren itzalpean

Aralarko natur parkean eta, oro har, Gipuzkoako paisaian,

berehala nabarmentzen da Txindoki edo

Larrunarri mendiaren profil zorrotza.

Itzal handiko gailur horretarako bidean,

Amezketa edo Larraitz bezalako leku

esanguratsuak azalduko zaizkigu.

Amezketara hurbilduz gero, adibidez,

hildakoen omenez pizten diren

argizaiolen ohiturak emango digu

atentzioa. Antzinako usadio hori

ondoen ikusteko aukera Domusantu

egunak (azaroak 1) emango digu,

herriko elizan kandela horiek izekitzen

dituzte eta.

GR-aren marka gorriei segika, Larrai tzen

agertuko gara. Landa eta baso txikien arteko

LARRUNARRI EDO TXINDOKI MENDIA, ELURREZKO KAPELAREKIN. GOIAN, ENIRIOKO GALTZADA.

paisaia zoragarriaren erdian, baseliza umila ikusi dugu, atzean

Larrunarrik erraldoia ematen duela. Leku honetan hamaika

erromeria eta bertso saio egin izan dira eta bere jatetxe, taberna

eta aisialdi guneekin, egunpasa ederra egitera gonbidatzen du.

Gainera, Aralarko natur parkeko eta, bereziki, Larrunarrira

igotzeko ate printzipala da.

Larraitzetik aurrera malda pikoak gainditu beharko

ditugu Larrunarri (1.346 m) gainera heltzeko.

Merezi du, bai horixe, magiaz betetako gailur

baten bila goaz eta. PR-GI 2005 bidearen

marka hori-zuriei segika, tontorrera iritsi,

ikuspegi itzelez gozatu eta beste aldetik

jaitsiko gara, Amezketaraino. Bidean,

nahi izanez gero, Arritzagako ibarrean

kuku bat egiteko aukera edukiko dugu,

antzinako meatzeak eta ur-jauzi dotoreak

ikusi nahi baditugu.

ARALAR

INFORMAZIOA SAREAN: www.gipuzkoamendizmendi.net /

www.tolosaldea.net / goierriturismo.com

17

MASKORRA KOLKO

Pasealeku Berritik Haizearen Orrazira

Donostiara lehenengoz doanak Kontxa aldea edukiko

du gogoan, zalantzarik gabe. Mundu zabalean hedatu

den postatxartel irudia da, hiriak eta naturak elkarlanean

emaitza paregabeak sortzeko gauza direla erakusten duen

badia kitzikagarria. Alderik alde tipi-tapa egiteko moduko

ibilbide hain politik gutxi dira munduan.

Ibilbide horretan munarri jakin batzuk aurkituko ditugu.

Oteizaren Eraikin Hutsa eskulturaren aurrean has gaitezke,

HAIZEAREN ORRAZIA, ITSAS ENBATA GOGORREI AURRE EGITEKO PRONTO.

DONOSTIA

SANTA KLARA, UHARTEA HIRIAREN BIHOTZEAN.

Pasealeku Berrian. Hutsaren eta materiaren arteko solasaldi

etengabeaz gozatu eta gero, badia barrenera joango gara,

portu aldea zeharkaturik. Une batez gelditu eta Kontxara

begira jarriz gero, irudika genitzake lehenengo donostiarrak,

haien hiri koskorra lehorretik banatzen zuten hareatza zabal

haiei begira. Nekez ikusiko zituzten guretzat gaur egun diren

altxor paregabeak. Nekezago asmatuko zuten Donostiaren

bihotza izan behar zuela.

Aldaketa XIX. mendearen amaieratik aurrera gertatu zen,

Espainiako Gortearen udaleku bilakatu zenean. Harrez gero sortu

dira gure paseo atsegin honetan ikusten ditugun eraikin esanguratsuenak

(Nautikoa, kasino izandako Udaletxea, hotelak, La Perla,

errege jauregia…). Eta, amaieran, Ondarreta aldean, Haizearen

Orrazia aurkituko dugu, artea eta natura eskutik heldurik.

Bertatik hurbil sumatuko dugu Santa Klara uharte txikia,

antzina komentuaren barrutia, gaur egun itsasargiaren habia.

Udan motordun txalupak lotzen du Donostiako portuarekin,

milaka bisitarien gozamenerako. Irudizko lerro batek lotu

ditzake Haizearen Orrazia, Santa Klara eta Oteizaren Eraikin

Hutsa. Badiaren eremua itxi eta Maskorra Donostiaren kolkoa

dela ikusiko genuke horrela.

MASKORRA KOLKO

DONOSTIAKO TURISMO BULEGOA: Boulevard 8. Tel: (34) 943 48 11 66.

www.sansebastianturismo.com

17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!