11.01.2013 Views

PDFa ikusi - Nora aldizkaria

PDFa ikusi - Nora aldizkaria

PDFa ikusi - Nora aldizkaria

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

30

39

IDIAZABAL GAZTA

larreetako oparia

Larre altuetako artaldeei zor dizkiegu euskal gazta mota

ia guztiak, tartean gero eta itzal handiagoa duen Idiazabal

gazta. Zapore atsegin eta usain sarkorra dauzka

bereizgarri. Jakiteko eta dastatzeko asmoz, nora joango gara

Idiazabalera ez bada?

Aizkorri eta Aralarren artean dago Idiazabal. Gipuzkoako

larrerik onenak esku-eskura ditu, alegia. Bertan, herrigunean,

gaztaren interpretazio eta degustazio zentroa aurkituko

dugu. Gaztagintzaren sekretuak eta nondik

norakoak jakiteko leku aproposa. Zain ditugu

artzainen txabola tradizionalak, ardi motak,

gazta egiteko prozesua, ezaugarriak, eta usainak

eta zaporeak egoki neurtzeko gakoak.

Jakina, azkenean, dastaketa egin dugu, gazta

ahoratu gabe ezin baita bertatik irten. Nahi

duenak, gainera, gaztandegiak (Ondramuño,

Baztarrika…) bisitatzeko aukera baliatu dezake.

Idiazabalen gaudela, Gaztaren bideari ekin n

ahal diogu. Ehun kilometroko ibilbidea da,

Lizarrustin hasi eta buka, sei egunetan Gipuzkoako gaztagilearen

itzulia egiteko. Goierrin egonda, lehenengo etapa egin genezake,

Lizarrustitik Ordiziara. Ia zortzi orduko ibilbidea da Aralarko

artzain guneetan barrena: Enirioko galtzada zaharrak, Oiduiko

etxolak eta sarobeak, Jentillarriko trikuharria, Pikuetako bordak…

Idiazabal gaztaren jatorriaren paisaiak dira horiek.

IDIAZABAL GAZTA

GAZTAREN INTERPRETAZIO ZENTROA: Kale Nagusia 37 behea. Idiazabal.

Tel: (34) 943 18 82 03. www.idiazabalturismo.com

GAZTAREN IBILBIDEA: sei etapatan, Lizarrustitik Lizarrustira.

Ikus: www.gipuzkoamendizmendi.net

IDIAZABAL GAZTAK, ONTZEN.

40

TXAKOLINAREN

usainean, kostaldera

Kresalezko haizea izan daiteke Getariako txakolinari

apartekotasuna ematen dion osagaia. Haize fereka

horiek mahatsetan ez ezik, gure aurpegietan senti

genitzake kostaldetik txakolinaren ibilbidea egiten badugu.

Kalitatearen ardoaren usainean Aia, Zarautz eta Getariako

muinoetatik gora eta behera ibili, itsasoa gure oinetan dagoela.

Egia esanda, ez da oso eremu zabala. Mahastiak 220 hektarea

besterik be ez dira. Hondarribi Zuri eta Hondarribi

da Beltza aldaerak landatzen dituzte,

batik b bat lehenengoa. Bada, bertatik ateratzen

r da, urtean-urtean, uzta ezin hobea.

Aia, A Zarautz, Santa Barbara, Meaga eta

Garate G gainak ,eta Getariko Askizu auzoraino

han hemenka barreiatuta azalduko

zaizkigu txakolindegiak, mahasti paisaia

zirraragarri baten erdian.

Horietako asko dira upategiak

erakutsi, urteko ardo egin berrien

dastaketak eskaini edota are bertan bazkaldu edo

lo egiteko aukera ere ematen dituzten txakolingileak. Batzuk

aipatzearren, Txomin Etxaniz –itsas gaineko bere mahasti

ikusgarriekin-, Gaintza –hotela ere bada-, Urki –hemen ere

har daiteke ostatu-, Rezabal edo Talai-berri. Jakina, guztietan

produktuak erosteko aukera izaten da. Txakolinaz gain, leku

batzuetan bestelako likoreak ere egiten dituzte: belar-likorea,

ozpinak, orujoa…

Txakolin dastaketa.

Iñaki Caperochipi

TXAKOLINA

TXAKOLINDEGIEN ZERRENDA: www.getariakotxakolina.com

www.gipuzkoaturismo.net

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!