11.01.2013 Views

PDFa ikusi - Nora aldizkaria

PDFa ikusi - Nora aldizkaria

PDFa ikusi - Nora aldizkaria

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

LANDA BERDEEN TXAPELAREN AZPIAN, ITSASLABARRETAKO FLYSCHA ZABALTZEN DA DEBATIK ZUMAIARAINO.

5

FLYSCHA

ukitu gabeko itsasertza

Famatu dira, azken urteotan, Deba eta Zumaia arteko

itsaslabarrak. Munduan hartu dute itzala, batik bat

dinosauroen galerarekin lotutako K-T puntuko geruza

hementxe dagoelako ikusgai. Baina ez da arrazoi bakarra. Kostako

zortzi km horiek ia ukitu gabe daude, dena kala, mutur

eta mareak estalitako haitz zabal. Goitik behatzen dieten landa,

baso txiki eta errekastoekin bat, paisaia paregabea osatzen dute.

Zumaian has gaitezke. Herriko kaleetatik eta portutik osteratxoa

egin, eliza, Zuloaga museoa eta itsasargia ikusi eta Algorri

interpretazio zentrora joko dugu, flyschari buruz gehiago jakiteko.

Ondoren, Itzurun hondartza eta San Telmo ermita aldera jo. Horra

hor flyscharen haitz geruza bertikalak itsaslabarren edergarri.

Bertatik, GR121 bidetik, Algorri eta Aitzuriko harkaitzak ikusiko

ditugu, Sakonetan ehunka metro itsasoratzen den harraldea,

antzina kontrabandistak erakartzen zituen Mendatako kala…

Eta bidean tipi-tapa, Elorriagako baserriak, landak eta errekasto

jauzkariak bidaide azalduko zaizkigu.

Debara helduta, hondartza dotoreaz gain, n,

herriko harribitxia zain dugu, Santa

Maria eliza alegia, katedral itxurako

eliza. Ez alde egin bere portada zoragarria

eta bere klaustroa (Gipuzkoako

zaharrena) ikusi gabe. Bekatua litzateke.

FLYSCHA

ALGORRI: Juan Belmonte 21. Zumaia. Tel: (34)

943 14 31 00. www.algorri.eu

FLYSCHA: www.geoparkea.com / www.deba.net

6

Getariako itsasargia

GETARIA

uhartea lehorrari atxikia

Getarian ibilbide polita egin daiteke natura, kultura eta

gastronomia uztarturik. Goi mailako osagaiez ehundu

da harribitxi distiratsu hori. Alde batetik, natura. Mendiak

itsasoarekin besarkatzen dira lurmutur honetan, aurrean

antzinako uharteak (San Anton, gaur lehorrari lotua) zaindariarena

egiten duen bitartean. Merezi du San Antonera igotzea eta

itsasargitik kostaldea behatzea. Beheranzkoan, arrantza-portutik

ibiliko gara: ontzien eta arrantzaleen joan-etorriak, zama-lanak…

Udan portuan bertan jan daitezke ontziotako produktu estimatuak.

Bestela, han eta hemen erretegi bikainak daude. Arrainak

eta txakolina izaten dira nagusi mahai gainean. Getariako uzta,

alegia. Kalerik kale gabiltzala, herri honen garai bateko handitasunaz

ohartuko gara. Erromatarren garaian dauzka bere sustraiak

baina Erdi Aroan lortu zuen itzalik handiena. Horrela antzeman

daiteke eliza gotiko dotorea bisitatzean –bide batez, maldan gora

dagoen eliza bakarretakoa-, Zarautz eta Otsoa Ibañez de Olano

dorretxeen aurrean jartzean, San Roke kaleko etxe gotikoak azaltzean

tz edo harresiaren arrastoekin tupust egitean.

Herriko goialdean saria dago zain: Balenciaga

museoa. m Eraikin eder batean getariar jostunaren

ibilbidea ib eta jantzi sorta aparta bildu dute, XX.

mendeko m modaren bilakaeraren erakusgarri.

GETARIA

TURISMO BULEGOA: Aldamar parkea 2.

Tel: (34) 943 14 09 57. www.getaria.net.

BALENCIAGA MUSEOA: Aldamar parkea 6.

Tel: (34) 943 00 88 40 cristobalbalenciagamuseoa.com

MUTRIKU

baleazaleen kemena

Kala txikia portu egin eta, hari atxikita, hiribildua eratu

zuten mutrikuarrek Erdi Aroan. Argi zeukaten arrantzatik

bizi behar zutela. Sardinatan, bisigutan, lega tzetan

eta, jakina, baleatan itsasoratzen ziren herriko ontziak, txalupa

txiki nahiz galeoi handi. Portu ondoko magalak piko-pikoak izan

arren, bertan atondu zuten haien herri harresiduna.

Egun ere, hala dago Mutriku, ur azaletik mendi bizkarreraino

igotzen da, hegiari ondo itsatsita, desnibelaren neurriari

erreparatu barik. Goraino ekarri zuten eliza (Gipuzkoako

neoklasikorik onena), harresia gaindituta, antzinako parrokia

portuan bertan egon zen eta. Haren inguruan, udaletxea eta

Galdona jauregia ikusiko ditugu, honaino igo baitziren herriko

kontzejua eta oligarkiaren egoitza dotoreak. Hemendik behera,

nahi dugun kaletik jo: Erdikokale, Barrenkale… hor azalduko

zaizkigu Arrietakua, Zabil eta Olazarra-Mizkia jauregiak,

Luardo dorretxea… herria 1553an osorik kiskali zen, baina

errautsetatik biziberritzen asmatu zuten mutrikuarrek.

Beheraino heldu aurretik, Atxukaleko behatokira hurbildu:

portua gure oinetan ikusiko dugu, xarma borborka dariola. Eta

behin behean, harritu egingo gara Berriatua dorretxe luzearekin

(lehenengo euskal etxe-orratza ote?), XVI. mendeko sute

hartatik salbatu zen bakarretakoa. Horregatik esaten omen

diote Sulaingoa. Eta segi ur ertzetik barrena kofradiako

arkupera, Moilako dorretxe dotorera eta kaian atondutako

arrain saltoki zaharrera. Bentalekua esaten diote eta bertan

‘Mutriku eta itsasoa’ erakusketa ikus daiteke.

MUTRIKU

ZER IKUSI: Mutrikun egonda ez ahaztu Saturraran hondartza ospetsua

eta Nautilus geomuseoa. Itsasbazterrean flyscha dago.

TURISMO BULEGOA: Txurruka plaza. Tel. (34) 943 60 33 78.

www.mutrikukoudala.net

www.debabarrenaturismo.com

Denetara 86 kilomeetroko

kosta zerrenda a

dauka Gipuzkoak. .

Bertan leku eder eta ezagunak

aurkituko ditu bisitariak. Baina

badago bazter horietako

alderdi ezkutua, herritar

gehienentzat ezezagun iraun

duen ikuspegia. Alegia,

kostaldea itsasotik bertatik

behaturik Gipuzkoa

harrigarria agertuko k zaigu, z i

hamaika bider ikusi ditugun parajeetako alde arrotza.

Gipuzkoa urdina uretatik miresteko, belaontziak

eta motordun ontziak dauzkagu aukeran.

Hondarribia, Pasaia, Donostia, Orio, Getaria,

Zumaia eta Mutrikuko portuak dira haien abiapuntuak.

Batzuekin zein besteekin, Gipuzkoako

kostalde osoa edo haren zati bat ezagutzeko

aukera edukiko dugu. Esate baterako, Deba eta

Zumaia arteko flyscha itsasontziz bisita genezake,

Jaizkibelgo kala bakartietan eta itsaslabar

zorrotzen oinetan aingura bota eta olatuez

kulunkatzen egon gintezke, Pasaiako badia

txalupaz ezagutu genezake, Ilurgitako senaian

murgildu edo Donostiari Irutxulo zergatik

esaten dioten geure begiz ikustea.

Itsasbazterretik hurbil ibil gaitezke ontziz,

baina baita urrundu eta, ur handiagoetan sartuta,

zetazeo bila abiatu. Oraindik ere asko dira

gure uretatik igarotzen diren baleak, izurdeak,

katxaloteak eta itsas ugaztun handiak eta ez da

batere zaila, sasoi egokian, igerian ikustea.

GIPUZKOA ITSASOTIK

IRTEERAK: geoparkea.com (flyscha), zarpar.net (Getaria,

Zumaia), navegavela.com (Donostia-Hondarribia), pasaia.

net (Pasaia), getaria.net (Getaria), donostia.org (Donostia),

begi-bistan.com (Zumaiako itsasadarra eta flyscha).

10 11

7

8

GIPUZKOA G

ITSASOTIK

ikuspegi ezezaguna

Gipuzkoako kostaldea, ontzitik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!