11.01.2013 Views

PDFa ikusi - Nora aldizkaria

PDFa ikusi - Nora aldizkaria

PDFa ikusi - Nora aldizkaria

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

12

GIPUZKOA BERDEA

9

AIAKO HARRIA OSATZEN DUTEN GRANITOZKO HIRU TONTORRETARAKO IGOERA.

AIAKO HARRIA

granitoa bihotzean

Gipuzkoako ipar-ekialdeko muturra natur parkea

da 1995etik. Orotara, 6.913 hektarea zabal da, eta

eremu horretan harribitxi asko sartu dira: Aitzondoko

ur-jauziak, Endarako ibar ezkutua, Aizpitarteko haitzuloa,

Añarbeko urtegi aldeko harizti eta pagadiak eta Arditurriko

meatzeak (ikus 31. bisitaldia). Denen gaindi, nabarmen,

hiru tontor granitozkoak: Irumugarrieta, Txurrumurru eta

Erroilbide. Haiek dira Aiako Harria.

Irundik, Oiartzundik, Errenteriatik edo Hernanitik jo

genezake altxor horien bila. Adibidez, PR-GI-1001 ibilbidea

eginez: Ugaldetxoko basoak. Hamar kilometroko paseoa da,

lau ordutan egitekoa, dena zuhaizti eder: haritzak eta pagoak

Urdaburu eta Añarbe artean.

Autoa hartuta, ordea, Gi-3631 errepidetik Kausoko leporaino

jo genezake, parkearen bihotzean. Bertan, PR-1006ko marka

hori-zuriei segika, berehala egongo gara leku izugarri ederrean:

pagadiaren ertzeko landetan Oianlekuko mairubaratzak (harrizko

zirkulu megalitikoak) agertuko zaizkigu, atzean Aiako

Harriko gailur granitozkoak ikusten ditugula. Toki aparta.

Berriro ere Kausoko lepoan, autoa hartu eta aurrera egiten

badugu, Artikutzara iritsiko gara. Goizuetan gara, Donostiako

Udalak 1919an erositako finkan. Denetara, 3.700

hektarea, urtegi txiki baten inguruan kiribiltzen diren oihan

zabalez estalita, pagadiak, hariztiak eta haltzadiak, batik bat.

Hori bai, Artikutzara sartzeko, aurretik bisita gidatuetan

izena eman beharko dugu.

AIAKO HARRIA

AIAKO HARRIA PARKETXEA: Arditurri bidea, 3, Oiartzun. Tel: (34) 943 49 45 21

www.gipuzkoamendizmendi.net

ARTIKUTZA: Tel: 690 720264. www.donostia-artikutza.org

OIANLEKUKO MAIRUBARATZA ETA, ATZEAN, AIAKO HARRIKO TONTORRAK.

10

AIZKORRI - ARATZ

taupada berdeak

Gipuzkoako natur parkerik zabalenak leku apartak

dauzka: Aitzorrotz, Urkulu urtegia, Degurixa, Aloña,

Sandaili, Aitzulo … Guk hiru paraje aukeratu ditugu,

parkearen taupada berdeak sentitzeko.

Lehenengoa, San Adrian edo Sandriati haitzulo-pasabide

ospetsua da. Gipuzkoa eta Araba arteko igarobide hori Europa

eta Iberiar Penintsularen arteko lotura izan zen eta bere

muturretan herri txiki bat eratu zen XVI. mendean: bentak,

ermita, gaztelua, kortak… Bertara heltzeko Otsaurtetik abiatzea

da onena. Galtzada zaharraren arrastoak aurkituko ditugu,

Altzaniako pagadi ederra inguratzen dugun bitartean.

Urbia ere itzal handiko izena da Euskal Herri osoan. Aizkorriren

azpiko landa eremu horretan edertasuna, bakea, artaldeak,

bordak, gaztaginak eta fonda ospetsua aurkituko ditugu, aldarte

onean ordu gozoak emateko edo inguruetako tontorretara igotzeko.

Biderik ezagunena Arantzazuko santutegian hasten da.

Gipuzkoako tontorrik handienak ere bertan aurkituko ditugu.

Aizkorri izenpean Atxuri (1.549 m), Aketegi (1.548 m) eta Aizkorri

bera (1.524 m) biltzen dira, harkaitzezko gailur lerro ikusgarria

osaturik. Haitz bakarti horietan, malkarrez inguraturik, Mari

jainkosa bizi omen da, gure zeruetako hegazti preziatuenetako batzuen

konpainian: sai-zuria, sai arrea, belatxinga… Hezur-haragizko

oinezkoontzat ohikoena Urbiatik bertatik igotzea izaten da.

AIZKORRI - ARATZ

AIZKORRI-ARATZ PARKETXEA: Arantzazu, Gandiaga Topagunea.

Tel: (34) 943 78 28 94. www.gipuzkoamendizmendi.net

11

Leitzatik datozen ur horiek Gipuzkoako garbienak dira,

aratzetan aratzenak. Goi mailako kalitatea. Horregatik

dira ugariak Leitzaran errekan amuarrainak, aingirak,

ezkailuak, loinak eta izokin sartu berriak. Eta horregatik egiten

digu harrera Uraren interpreetazio

zentroak Leitzaranera a

Andoaindik heltzen garenean.

Otitan dago Urari eskainitako

Bisitarien Etxea. Bertan

Leitzaran ibarra, uren ekosistemak

eta haraneko burdinolak

aurkituko ditugu, besteak

beste. Ibarrean sartu orduko,

jakingarri guztiak ikasita

egongo gara. Ondoren,

Unanibiako zubi ederrari erreparatu), ) eta oinez i

nahiz bizikletaz, ekin tren zaharreko bideari. Plazaolako trena zen

hura, antzina ibar osoa zeharkatzen zuena. Orain haren arrastoetatik

goaz, ibai ondotik, meandroz meandro, korrontearen kontra.

Zorioneko gu. Ibaiertz honetakoak dira Gipuzkoako haltzadirik

bikainenak. Haltzak, lizarrak, zumarrak… zein baino

zein, ur horiei itzala eman nahian. Bidean zentral elektrikoak,

burdinolak, geltoki zaharrak eta meatzetako labeak agertuko

zaizkigu. Ollokiegi, Ameraun eta Plazaolatik Urtora iritsiko gara.

Inguruan ere bada zer egin: Adarra mendiaren itzalpean gaude

eta hemen megalito itzelak daude, Etenetako iruinarria kasu.

LEITZARAN

LEITZARANGO BISITARIEN ETXEA: 943 300 929. www.leitzaran.org

SAN ADRIAN EDO SANDRIATI ALDEKO TUNELA.

LEITZARAN

ur aratzenak

Unanibiako zubia (Leitzaran)

13

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!