11.01.2013 Views

PDFa ikusi - Nora aldizkaria

PDFa ikusi - Nora aldizkaria

PDFa ikusi - Nora aldizkaria

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

26

32

TOLOSA

lehen hiriburua

Ibilbide harrigarria egin daiteke Tolosako kaleetan barrena,

Erdi Arotik Gipuzkoako hiriburua izan zen arteko aldia

ezagutzeko. Zeren, bai, Tolosa Gipuzkoako hiriburua izan

baitzen 1844-1854 urteen bitartean.

Hasi Andiatarren dorretxearen paretik hasiko gara (Kale

Nagusia, 17). Nahikoa aldatuta dago, baina hor bizi izan zen

Domenjon Andia, XV. mendearen amaieran jauntxo feudalak

suntsitu zituen Ermandadearen buru. Horregatik esaten omen

zioten, ‘Gipuzkoako erregea’. Kale Nagusiko 35ean Atondo jauregia

dago (XVI. mendea). Bertan Espainiako erregeek (Felipe

III eta Felipe IV) ostatu hartu zuten.

Korreokaletik eta Berdura plazatik igaro ondoren, Santa

Maria plazara iritsiko gara. Euskal gotikoaren ale dotorea da

eliza hori, baina ezin ahaztu bere inguruetan dauden jauregiak

(Aranburu eta Idiakez, zein baino zein ikusgarriago, 1702ko

Udaletxe ederra) eta errota.

Nafarzubitik hurbil, Gaztelako Atea aurkituko dugu,

XVII. mendeko sarbidea alegia. Gaur harresirik gabe biluzik

dagoela ematen du. Alboan, kultur etxea aurkituko dugu,

1844-1854 bitartean, alegia, Tolosa probintziako burua zen

aroan, Gipuzkoako Aldundiaren egoitza nagusia izandakoa.

Pauso bat harago, hiribildutik kanpo, San Frantzisko eliza,

XVII. mendeko eraikin sendo eta gotorra. Eta alboan,

Gipuzkoako Artxibo Orokorra (1904), herrialdeko iraganaldi

historikoaren agiri sortarik handiena Tolosan baitago,

antzinako hiriburuan alegia.

TOLOSA

TOLOSAKO UDALA: Tel: (34) 943 65 44 66. tolosakoudala.net. Herrian bost ibilbide

turistiko egokitu dituzte, panelen edo, nahi izanez gero, gidarien laguntzaz.

TOLOSAKO ELIZA, ERROTA ETA ARANBURU ETA IDIAKEZ JAUREGIAK, ORIA IBAIAREN ERTZEAN.

33

EKAINBERRI

ehiztari zaharren altxorra

Zestoak bere bainuetxeari zor dio ospea eta sona. Hala

ere, Sastarrain ibarrean dauzka bere bitxirik preziatuenak.

Bertan aurkituko ditugu Lili jauregia eta Ekaingo

haitzuloetako margoak, Ekainberri erreplikaren bidez XXI.

mendera egokituak. Hori bai, jatorrizko Ekain mugarritik

metro batzuk harago dago, Debako lurretan.

Zestoako udaletxe paretik abiatzen bagara, Zubimusuko

zubira jo eta, zeharkatu ondoren, Urolako ibaiertzean Lili

jauregi liraina ikusiko dugu. Inork nahi badu jakin Erdi Aroko

jauntxoen etxerik ederrenak nolakoak ziren, bihoa Lilira.

Erreparatu, batez ere, bere harlanduzko aurrealde zoragarriari:

atea, leihoak, kantoietako danbor eta pinakuluak… 2010ean

zaharberritu zuten. Atxikita Lilibe baserria dauka eta inguruan

ola zahar bi, antepara eta guzti. Laster zabalduko ditu ateak,

Ekainberrirekin lotutako interpretazio zentro gisara.

Izan ere, bidetik gora bagoaz, berehala agertuko gara Ekainberri

museoaren aurrean. Zementuzko eraikin berria haran berdearen

erdian txertatu dute, egoki, Ekaingo kobazulotik metro gutxitara.

Museoan, egoki giroturik, “Koaternarioko zaldi multzorik perfektuena”

aurkituko dugu, horrela deskribatu baitute adituetako batzuek.

Erraz irudikatuko dugu margo bikain horiek aurkitu zituzten bi

espeleologoen harridura eta asaldura ezuste zoragarriaren aurrean.

Gaur egungo bisitariak ere zirrara sentitzen du Sastarrain ibarreko

ehiztari haien artearen aurrean. Gainera, euskal eta munduko labarartearen

berri ere jakingo du, erakusketa osoa ikusita.

EKAINBERRI

EKAINBERRI: Tel: (34) 943 86 88 11. www.ekainberri.com Bisita gidatuak eta

ekain-abentura (Paleolitoko ehiztarien gisara jokatzeko aukera).

IBILBIDEAK: PR-GI 41 ibilbide zirkularrak Zestoa-Lili-Ekainberri-Sastarrain-

Goltzibar ibarra-Eskapaio iturria-Soldadusoro-Neberaldea-Zestoa lotzen ditu.

34

TOLOSAKO T

BABARRUNAK

sorotik eltzera

Oria ibaiaren kolkoan ia hesituta, Tolosak inguruetako

soro eta baratzeak eduki izan ditu jangaien iturri.

Horietan hazten da Tolosako Babarrun ospetsua,

gero hiriko azoketan gurtu eta dastatu egiten dutena. Ahal dela,

Ibarrako piperrez alaiturik.

Babarrunetan finenetakoa da Tolosakoa. Kolore more ilunekoa,

zaporeak ematen dio nortasuna, hain da gozoa. Presta-

XIX. MENDEKO IRUDI HAUETAN PORTUGALETE ETA ITSASADARRADITUGU. ITSASZEN.

EZPAINAK GOZATU

TOLOSAKO BABARRUNAK. KOLORE ILUNAK BEREIZTEN DITU.

tzean, salda lodi samarra sortzen du. Ezaugarri horiei esker

lortu du bere izen handia, eskualdetik Euskal Herri osora

zabaldu arte. Eusko labela dauka.

Tolosan astean behin egiten da azoka, larunbatero. Sona handiko

plaza dugu. Merezi du merezi, hiru guneetatik osteratxoa

egitea: Euskal Herria plaza (kanpoko produktuak, jantziak),

Berdura plaza (lore eta landareak) eta Zerkausia (bertoko

produktuak, garaian garaikoak). Azken horretan aurkituko

ditugu babarrunak. Erein maiatz aldean ereiten dituzte eta,

udan lekak bildu eta lehortzen eduki ondoren, irailetik aurrera

ipintzen dituzte salgai.

Azaroan, (aurten hilaren 17-18an) Babarrunaren Astea

ospatzen dute Tolosan. Trianguloa eta Zerkausia izango dira

eszenatokiak: alerik onenaren aukeraketa, lehiaketak, produktuen

erakusketa eta salmenta eta, jakina, babarrun jana.

Auzotik ekarriko dituzte babarrunekin ederki ezkontzen diren

Ibarrako piperrak, horiek ere labeldunak.

TOLOSAKO BABARRUNAK

TOLOSAKO BABARRUNA ELKARTEA: Tel: (34) 943 65 02 53.

www.tolosakobabarruna.com

TOLOSAKO AZOKA: www.tolosakoazoka.com

27

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!