11.01.2013 Views

PDFa ikusi - Nora aldizkaria

PDFa ikusi - Nora aldizkaria

PDFa ikusi - Nora aldizkaria

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2

HONDARRIBIA

kresalezko ederra

Kontraste herria da Hondarribia. Gaztelako errege batek

eman zion hiribildu forua, baina Nafarroaren independentziaren

azken gotorlekua izan zen. Nafar kutsua dario

bere euskarari, baina Gipuzkoako herri honetako karriketan,

behiala, gaskoia sarri entzun zen. Arrantzale izaerari eusten dion

bikingoen herria udatiar aberatsen opor-leku ere bada.

Horregatik, herri honekin gozatzeko hamaika aukera daudela

jakinda, onena kontraste horietan murgiltzea izan daiteke. Hiri

zaharrean San Nikolas edo Santa Maria ateetatik sartu, kalerik kale

alderrai ibili, etxe estu eta garai horien arkitektura ederraz gozatu,

noizean behingo jauregi dotoreei erreparatu, Erdi Aroko arrastoei

kasu egin –Palencia etxea, harresi zatia…- eta Gipuzkoa plaza, Arma

plaza, Karlos V.aren jauregia eta eliza patxadaz bisitatu. Ez ahaztu

hamaika setiori eutsi dion hiri gotortuan gaudela. Beraz, merezi

du XVI. mendeko harresiak ezagutzea, hala kanpotik tik –paseo paseo

zoragarria- nola barrutik, azken urteotan zaharberritutako

Erreginaren bastioia kasu.

Eta, ondoren, marinel giroan busti beharko dugu:

Portua auzora hurbildu, ontzietako margoz koloreztatutako

etxe apainen artean ibili, porturaino paseoa

egin, arrain-lonjako joan-etorriak ikusi… eta, jakina,

Portua auzoan nahiz alde zaharrean, mokadutxo bat

jan. New York Timesen bertan laudatu dituzte Hondarribiako

pintxoak. Hobe dugu geuk jatea amerikar

horiek dena arpilatu aurretik…

HONDARRIBIA

TURISMO BULEGOA: Arma plaza, 9. Tel: (34) 943 643 677 / (34) 943 645

458. Informazioa, bisita gidatuak eta interpretazio gunea. Polborina etxea

ere interpretazio zentroa da. www.hondarribia.org

Hondarribitik bereizi zen Pasai Donibane 1770ean.

Guretzat nahikoa aparte daude bata eta bestea, Jaizkibelgo

bizkar gorria harresi naturala da eta. Soildurik

ikusten dugun arren, natur eremu paregabea dugu Jaizkibel, bere

itsaslabar higatuei, bere irlandar erako kala bakartiei eta berehala

itsasoratzen diren errekastoei esker. Talaia bideari segika, oinez

egin daiteke Hondarribitik Pasai Donibanera artekoa.

Donibanen erraz irudikatuko dugu antzinako marinelen

harridura, txalupetatik tiratutako ontzi handietan Jaizkibel eta

Hondarribia.

Uliako mendien arteko igarobide meharretik fiordo barrenera

sartzean. Are gehiago zurtuko ziren ur gaineko etxe dotore

haiek ikusita: Santiago plaza ontziralekua, udaletxe zaharra,

Victor Hugo etxea eta beste hamaika eraikin panpox. Behin

lehorrean, kale bakarrean gora eta behera ibiliko ziren, gaur

guk egiten dugun modura, jatetxe eta tabernen bila. Kale

bakarra izan arren, hamaika zokondo, arku eta kantoien artean

sakabanatzen da. Pasaiarekin maitemindu zen Victor Hugoren

omenezko museoa, ordea, erraz aurkituko dugu.

Donibanera heltzeko modurik egokiena San Pedron txalupa

hartu eta itsasartea zeharkatzea da: horrela konturatuko gara

Donibane uretatik ikusteko eraiki zutela, Bizkaiko Golkoko

Venetzia apal baten gisara. San Pedron ontziratuz gero, ez galdu

Albaola elkartearen ontziola tradizionala (Ondartxo).

hondartza amaigabea

JAIZKIBEL ETA

3ZARAUTZ

PASAI DONIBANE

fiordoaren ertzetik

JAIZKIBEL ETA PASAI DONIBANE

TURISMO BULEGOA: Victor Hugo etxea. Donibane 63. Tel: (34) 943 341 556.

www.pasaia.net

ONDARTXO: Ondartxo 1. Tel: (34) 943 392 426. www.albaola.com

Narros jauregiaren errua izan bide zen. Alde batetik,

Zarautz herria sortu aurretik euren leinua, Zarautz

deitura, ba omen zelako. Horrela aldarrikatu dute,

azken laurehun urteotan, jauregiaren aurrealdeko armarritik:

'Zarautz baino lehen, Zarautz'. Bestetik, herria sortu eta dezente

geroago, Narros etxera gonbidatu zituzten XIX. mendeko

Espainiako Gorteko pertsonaia nagusiak, Isabel II erregina

buru. Haiek jarri zuten modan Zarauzko uda.

Beharbada, logikoena zen. Narros jauregi dotorea ezkerretik

zaintzen duen hondartzaren luzeak (2,5 km) opor-leku izatera

bideratu behar zuen, nahitaez, Zarautz zahar hura. Denborak

aurrera egin ahala, surfa, itsas pasealekua, jatetxeak eta golfa

heldu ziren. Hondartzaren ezker aldea lehenengo, erdialdea

geroago, turisten gozagarri bilakatu ziren. Eskuinaldean, ostera,

pixkanaka suspertzen

ari den Iñurritzako

biotopo babestua

dago, bere duna,

padura eta ibai bokale txikiarekin.

Herria handitu den arren, ez dio historiari bizkarrik

eman. XIX. mendera arte porturik eduki ez zuten arren,

baleatan nabarmendu ziren zarauztarrak eta horregatik

dago animalia hori herriko armarrian. Azura kaletik goazela

ateburu batean ikusiko dugu. Eta behin alde zaharreko

kaleetan barrena, erreparatu Portu eta Makatza etxeei,

Torre Luzea dorretxeari, Santa Klara eta frantziskotarren

komentuei eta, batez ere, herriko elizari: eliza dotore hori,

egin kontu, tenpluaz gain, Zarautz leinuaren dorretxea eta

Burdin Aroko aztarnategia ere bada.

ZARAUTZ

TURISMO BULEGOA: Nafarroa Kalea 3. Tel: (34) 943 830 990.

www.turismozarautz.com

8 9

4

PASAI DONIBANEK FIORDOAREN AHOA ZAINTZEN DU, JAIZKIBELGO BIZKARRAREN BABESEAN.

Ontzi tradizionala Pasaian.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!