23.01.2013 Views

TXORI - Euskaltzaindia

TXORI - Euskaltzaindia

TXORI - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

- Ortan ere arrazoizkoa aiz, Txori. Baña

apizioa zer dan ez dakik. Mozkorrak bazekik,

geiegi edaten badu, zer gertatuko zaion. Alare

ezin utzi. Aukera jarri ezkero, neurriak laxter

gañezten dizkik. Orixe gertatzen zaidak neri.

Astindu ederrak eman zizkidatek. Alare, lengora.

Legez fuera ibiltzeak atsegin ematen zidak

neri, eta arraixkupe ortan irabazten ditudan diruak,

askoz atsegiñago zaizkidak. Gaurko ontatik

ertetzeak, bi bider saritzen dizkik nere nekeak.

Ori dek apizioa. Goazen pakean, Txori, gure

etxera. Dena merezi dek eta.

Lapurdi'ko partean zegoken, eta Bidasoa'ren

ertzean, Bearraren baserri pollita. Baserri txikia,

baña babes-babesean, txukun ta garbia. Txori salbatu

zuen lekutik ez oso urruti. Andreak atea

zabaldu zueneko, esan zioken Bearrak:

- Ona, Joxepa: beste semetxo bat ere badakartzut.

Au da ibai kaxkar ortan salbatzen detan

laugarrena. Gero, kontrabandoa txarra dala esango

didazu. Ikusten al dezll Jainkoak nola bedeinkatzen

duen nere arratseko lana?

- Eta zuk salbatu al dezu?

- Ez da ordu beterik oraindik, korderik

gabe atera detala. Baña, Jaunari eskerrak, laxter

etorri da bere onera. Gaztetxo eder bat gañera.

Aguro ikasi du ordañak ematen. Onek ez balitu

xendarmeak ikusi, orain espetxean negon. Onek

salbatu nau, zai neuzkanak urrutira ikusita.

Eta ango oituretan, ongi-etorri bero bat eman

ondoren, ostatuaz gañera bi laztan goxo eman ziz-

82

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!