19.09.2015 Views

MALLABIKO

M ALL ABIK O EUSK AR A - Badihardugu

M ALL ABIK O EUSK AR A - Badihardugu

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

7. Testuak

esi(n) neikes ni(k) pagau sati

baten’. ‘Amabost egunekuas pagaute

daukesak’. Bueno, allegau nok

rántxure. Antonio Lárriñe jeunan an

da esa(n) justan.

– A ardi-kánpue ikustok?

– Bai -esa(n) najutzan. Ikusi sera

eingo najuan.

– Aintxe bisio(k) pa beste mallabittar

bat, Antonio Elgezua.

– O, bai –esa(n) najutzan.

Lélengo lo aretxas ei(n) najuan.

An egun bat ei(n) najuan da

gero erun niñunan ara. Ándik asi

giñan gero basoko, Juan Bástaitte,

napar bat eta Juan Jose. Kanperu

ei(n) najuan ordun urtin. Gero, otoñun

esaten dana, negurutz, Juan

Bástaitte tokau jatan. Jesus!

Bágentorrasen da denporaldie

txarra jaunan, edurre, bisustue...Négarres

or jatok:

– Nik étxakixat or kánpue nun

itxi.

Esa(n) najutzan neuk:

– I, dénpora txarra jak, gau txarra

jatok eta sartik or sulue pixkat

éitten daben lekure, -‘wenkerke’

esate(n) jakok, gordelekue-, se gau

txarra jak eta.

Négarres etorri jatan esaten:

– Nik étxakisat or na erretirau.

– Kabuen la letxe -esa(n) najutzan

-ainbeste urte daroiala or da,

émendi(k) beti pasau as arutz da

onutz… sartik ara txamixala kánpuoi

da joko juat nik ara illuntzire.

Hauek ezin ditzaket nik ordaindu

zati batean. Hamabost egunekoarekin

ordainduta dauzkak. Bueno,

ailegatu nauk rantxora. Antonio

Larriñe zegoan han da esan zidaan:

– Ardí-kanpo hura ikusten duk?

– Bai -esan nioan, ikusi zera

egingo nian.

– Hantxe bizi duk, bada, beste

mallabitar bat, Antonio Elgezua.

– O, bai- esan nioan.

Lehenengo harekinxe lo egin

nian.

Han egun bat egin nian eta gero

eraman nintian hara. Handik hasi

gintuan gero basoko, Juan Bastaitte,

nafar bat eta Juan Jose. Kanperu

egin nian urte hartan. Gero udazkenean,

negurantz, Juan Bastaitte

tokatu zitzaidaan. Jesus!

Bagentozaan eta denborale txarra

zegoan, elurra, bisutsa… Negarrez

hor zatorrek:

– Nik ez zakiat kanpoa non utzi

Esan nioan neuk:

– Hi, eguraldi txarra zagok eta

sar ezak hor pixkabat zuloa egiten

duen lekura, -‘Wenkerke’ esaten

zaiok, gordelekua- zeren gau txarra

zagok eta.

Negarrez etorri zitzaidaan esaten:

– Nik ez zakiat nora erretiratu.

– Kabuen la letxe -esan nioan -

hainbeste urte daramaala hor eta,

hemendik beti pasatu haiz harantz

eta honantz…sar ezak hara txamisalera

kanpoa eta joko diat nik

hara iluntzera.

— 222 —

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!