19.09.2015 Views

Emakume bat

Emakume bat - Txalaparta

Emakume bat - Txalaparta

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

tegia ez zegoen seinaleztaturik, eta galdu egin

ginen aurkitu aurretik: hormigoizko eraikuntza

bat, solairu bakarrekoa, soroen ondoan. Brusa zuria

zeraman enplegatu batek, telefonoz ari zenak, keinu

bat egin zigun, korridore batean eseri gintezen.

Horman zehar lerrokatutako aulkietan eseri

ginen, atea irekita zuten komunen parean. Berriz

ikusi nahi nuen ama, eta poltsan neramatzan irasagarrondo-adartxoak,

loretan, haren gainean utzi.

Ez genekien utziko ote ziguten ama azk en aldiz

ikusten hilkutxa itxi aurretik. Ondok o gela batetik,

ehorztetxeko enplegatu bat atera zen, dendan

kasu egin zigun bera, eta bere atzetik joateko esan

zigun adeitasunez. Ama hilkutxan zegoen, burua

atzerantz eta eskuak gurutzearen g ainean juntatuta.

Benda kendua zioten eta kamisoi brodatua

jarria. Satinezko ohazala ia bularreraino heltzen

zitzaion. Areto huts handi batean zegoen, hormigoizkoa

bera. Ez nekien nondik zetorren argi apur

hura.

Bisita amaitzeko esan zigun enplegatuak, eta korridoreraino

lagundu zigun berriz. Iruditu zitzaidan

enpresaren zerbitzuen kalitate handia ikus genezan

eraman gintuela amaren aurrera. Auzo berriak

zeharkatu genituen elizaraino; kultur etxearen

ondoan baitzegoen eraikia. Ehorztetxeko autoa

ez zen artean iritsia; elizaren aurrean gelditu ginen

zain. Aurrean, supermerkatuaren fatxadan, breaz

13

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!