19.09.2015 Views

Emakume bat

Emakume bat - Txalaparta

Emakume bat - Txalaparta

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

tzaren iraganeko ibilbidean desegin arte, beste

gertakizun batzuk bezala: aitaren heriotza eta senarrarengandik

banantzea; horrela lortuko nuke oroitzapenak

aztertzea errazten duen distantzia. Une

honetan ez naiz, ordea, besterik egiteko gauza.

Latza da egiteko hori. Niretzat, amak ez du historiarik.

Hantxe izan zen beti. Hari buruz hitz egitean,

aurrena denbora-noziorik gabeko irudietan

finkatzen dut: «bortitza zen», «emakume aldartetsua

zen», eta nahas-mahas ekartzen ditut akordura

zenbait eszena, zeinetan ama ageri den. Horrela

baino ez dut aurkitzen nire irudimeneko

emakumea, azken denboraldian, ametsetan, berriz

ere bizirik ikusten dudan bera, adin zehatzik gabe,

atezuan, beldurrezko filmetan bezala. Antzeman

nahiko nuke nigandik aparte izan den emakumea

ere, benetako emakumea, Normandiako hiri txiki

bateko baserri-giroko auzoan sortu eta Paris aldeko

ospitale bateko geriatria-zerbitzuan zendu zena.

Idatziko dudan justuena, dudarik gabe, familiakoaren

eta gizartekoaren arteko junturan dago,

mitoaren eta historiaren artean. Literarioa da nire

proiektua; amari buruzko egia bat bilatzea baita

kontua, hitzen bidez baino lortzerik ez dagoena.

(Hau da: ez argazkiek, ez nire oroigarriek, ezta

19

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!