19.09.2015 Views

Emakume bat

Emakume bat - Txalaparta

Emakume bat - Txalaparta

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

fitxa eman zidan, sina nezan. Ez nituen eraman

nahi izan amak han edukitako jantziak eta objektuak,

salbu figuratxo bat, aitarekin Lisieuxera aspaldi

eginiko erromesaldian erosia, eta Savoiako kedarkentzaile

txiki bat, Annecyko oroigarri. Orain, ni

hantxe egonda, bazuten ama ospitaleko gorputegira

eramatea, gorpua bi orduz zerbitzuan atxiki

beharrik gabe, araudiak hala agindu arren. Ateratzean,

langileen bulego kristaldunaren barruan,

beste andre hura antzeman nuen, amarekin logela

partekatzen zuena. Eserita zegoen, poltsa

eskuan; hantxe egonarazi zioten ama gorputegira

eraman arte.

Nire senar ohiak lagundu zidan ehorztetxera.

Lore artifizialekiko erakusleihoaren atzean, besaulki

batzuk zeuden eta mahai baxu bat aldizkariekin.

Enplegatu batek bulego batera lagundu zigun, eta

noiz hil zen galdetu, non ehortziko genuen, mezarik

egingo genuen ala ez. Faktura handi batean

apuntatzen zuen dena, eta, noizean behin, zenbakiak

sakatzen zituen kalkulagailuan. Leihorik gabeko

gela ilun batera eraman gintuen, eta argia piztu

zuen. Hamarren bat hilkutxa zeuden hormaren

kontra bermatuta. Enplegatuak zehaztu zuen: «Prezio

guztiak zergak barne». Hiru hilkutxa irekita

11

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!