19.09.2015 Views

Emakume bat

Emakume bat - Txalaparta

Emakume bat - Txalaparta

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Yvetoten, bilduta zegoen familia hilerrira sartzeko

burdinazko langatik gertu. Lehengusinetako

batek, ezer esan gabe hurbiltzen gintzaizkiela

ikusirik, garrasi egin zidan urrutitik: «Hau eguraldia,

azaroa dirudi!». Denok batera joan ginen aitaren

hilobiraino. Zabalik zegoen, eta lurra albo batean

zegoen metatuta, halako muinotxo hori bat

eginik. Amaren hilkutxa ekarri zuten. Hilkutxa,

soken artean eutsia, gainean jarri zuten unean,zulora

gerturarazi ninduten gizonek, zangako hormetan

zehar labaintzen ikus nezan. Lurperatzailea

metro batzuetara zegoen zain,pala eskuan zuela.

Laneko arropa zeraman soinean,txapela eta botak,

eta morexka zuen narrua. Hari hitz egitek o gogoa

sentitu nuen, eta ehun libera emateko, pentsatuz

ziurrenik zurrutean gastatuko zituela. Ez zuen

axola; aitzitik, amaz arduratuko zen azken gizona

zen, arratsalde osoa emango zuen amari lur ematen,

eta gustura jardun behar zuen.

Familiak ez zuen nahi izan nik handik bazkaldu

gabe alde egiterik. Amaren ahizpak enkargatua

zuen jatetxean lurperatze-bazkaria. Gelditu

egin nintzen; amarengandik egin nezakeen zerbait

zela iruditu zitzaidalako. Zerbitzua geldoa

zenez, lanaz hitz egin genuen, semeez, tarteka

amaz. Esaten zidaten: «Zertarako urte gehiago

bizi egoera horretan?». Guztien iritziz, hobe zen

ama hilda egotea. Esaldi bat da, ziurtasun bat, uler-

15

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!