07.05.2013 Views

Itinerarios y Talleres - Agenda21escolar.barakaldo.org

Itinerarios y Talleres - Agenda21escolar.barakaldo.org

Itinerarios y Talleres - Agenda21escolar.barakaldo.org

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2010-10-07. Berria

Olatuen energia ustiatzeko teknologiaren

lidergoa lortu nahi du Eusko Jaurlaritzak

Itsas energiaren nazioarteko adituak daude Bilbon egunotan, Itsas Energien

ICOE 2010 kongresuan

MIKEL CARRAMIÑANA.

Barakaldo

Iraganean arrantzarekin eta aurreko mendean ontzigintzarekin gertatu bezala, itsasoa

berriz ere «Euskadiren etorkizuna» bilakatzeari pozgarri deritzo Bernabe Unda Eusko

Jaurlaritzako Industria sailburuak. Energia berriztagarrien eremuan itsasoak, eta bereziki

olatuek eskaintzen dituzten aukerak ikertu eta garatzeko lasterketa teknologikoan

«Euskadik lidergoa lortzeko apustua» egin duela ziurtatu du Undak.

Bilbao Exhibition Center erakustazokan atzo abiatutako Itsas Energien ICOE 2010

kongresuaren atarian hitz egin zuen sailburuak. Euskal industriarekin elkarlanean, Araba,

Gipuzkoa eta Bizkaia «energia berriztagarrietan nazioarteko erreferentzia» bilakatu

daitekeela ziurtatu du, horretarako proiektuak, dagoeneko, martxan daudelako.

EEE Energiaren Euskal Erakundeak Armintzan (Bizkaia) eta Mutrikun (Gipuzkoa)

aurreikusitako proiektuak «estrategitzat» jo ditu Undak. Lehenengoa, Biscay Marine Energy

Platform (Bimep) deritzona, olatuetatik energia lortzeko ikerketa eta esperimentazio

zentroa izango da. Datorren urtearen amaieran jarriko dute martxan eta 20 milioi euroko

inbertsioa beharko du.

Mutrikuko portuan, berriz, hamasei turbogeneradore instalatzeko lanean ari dira, urtea

amaitu aurretik 300 kW-eko potentzia instalatzeko, 600 lagunek urtebetean kontsumitzen

duten beste. Jaurlaritzak itsas energia ustiatzeko teknologia egokia zein den ikertu eta

erabakitzeko azpiegiturak sustatu dituela gogorarazi du sailburuak.

Teknologiak dituen «erronkei» ere heldu die Xabier Biteri Iberdrola Renovableseko

kontseilari delegatuak BECen: «Itsasoaren energia erabiltzeko modua garatu behar dugu

eta, horretarako, erakunde publikoen laguntza beharrezkoa da».

Itsasoak, berez, «badauka mundu osoko energia eskaerari erantzuteko ahalmen teorikoa»

baina, gaur egun, energia hori lortzeko kostuak ez direla bideragarriak merkatuan uste du.

Ohiko energia iturriak baino hamar edo hogei aldiz garestiagoa da itsas energia lortzea,

«berriztagarrien aldean ere kostu handia dauka».

Europan, edonola ere, itsasoaren energia ustiatzeko «ahalmen handia» dago;

aurreikuspenen arabera, 2020. urterako 3,6 GW-eko potentzia lortuko da eta 188 GW

ingurukoa 2050erako. Ordurako, zuzeneko edo zeharkako 470.000 lanpostu sortuko ditu

itsas energiak Europako Batasunean.

Gamesa Nortropekin

Itsas sektorekoa da Gamesak AEBetako energia berriztagarrien merkatuetan zabaltzeko

egindako bazkide berria ere. Zamudion egoitza duen taldeak Northrop Grumman

enpresarekin elkarlanerako akordioa sinatu du. AEBetako ontzigile nagusia ez ezik,

defentsa sektoreko erraldoia da estatubatuarra. Bien artean, G11X-5,0 MW offshore

plataforma ezarriko dute Virginian 2012. urteko bukaeran. Gamesak turbinak jarriko ditu eta

Northropek instalatzeko azpiegiturak.

64

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!