07.05.2013 Views

Itinerarios y Talleres - Agenda21escolar.barakaldo.org

Itinerarios y Talleres - Agenda21escolar.barakaldo.org

Itinerarios y Talleres - Agenda21escolar.barakaldo.org

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ipar Amerika eta Asiako iparraldean batez bestekoak jasango duen beroketa baino

%40 inguru handiagoa jasango dute. Mesede egingo lieke erdi eta goi aldeko

latitudeetakoei negu arinagoak izango bailituzkete. Amerika eta Europa hegoaldean

zein inguru tropikaletan bero handiagoa, lehorteak eta agian desertifikazioa ere

izango lukete. Hau da, zenbat eta inguru pobreagoa ondorioak kaltegarriak izango

lirateke.

Baliabide hidrikoetan eraginak jasango dira. Ur urritasuna handiagoa izango da India,

Afrika Hegoaldea, Hegoamerika, Europa, Ekialde Ertaina eta Australiako 3.000 milioi

pertsonarentzat, baina EEBB eta Txinan berriz ur gehiago izango dute.

Zereal sailak gehitu egingo dira (klima lehorrak lagundu egiten die hazten).

Gosetea handitu egingo da Afrikan.

Ekosistema askotako fauna eta flora desagertu egingo da.

Malaria eta beste gaixotasun tropikal batzuk zabalduko dira, oraindik botika

fidagarririk ez duten gaixotasunak hain zuzen.

Irtenbide bila

Komunitate zientifikoaren gehiengoak errealitate hau onartzea erabakiorra izan da Estatuek

irtenbidea topatzeko neurriak hartuko dituztela hitz emateko. Aurreko aleko sail honetan

bertan Johannesburg-en izandako Garapen Jasangarriari buruzko Hirugarren Biltzarrera

hurbildu ginen. Bilera hori 1992an 154 herrialdek Rion Klima Aldaketari buruz sinatu eta

1994an indarrean sartu zen "Abiaburu-itun" haren jarraipena izan zen. Berriz ere, klima

aldaketa arintzeko Estatuek eta beraien enpresek isurketen komertzioa eta garapen

jasangarria lortzeko mekanismoak bultzatu beharraren ingurukoa izan zen eztabaida.

Biltzarraren bukaeran ezagutu zen berri pozgarria Errusiak Kiotoko Protokoloa jarraitzeko

hartutako konpromisoaren berrespena izan zen. Izenpetze honek, egiten denean, negutegi

efektuko gas isurketak jaitsiko direla dioen testua indarrean sartzea bermatuko du.

Urria, tanta hotzaren hilabetea

Fenomeno meteorologiko hau ez dago klima aldaketarekin lotuta zuzenean, baina bere

agerpena bai, orain gutxi arte agertzen ez zen inguruetan ari baitira jasaten fenomeno hau.

Tanta hotzaren mehatxua berotutako itsasoan hasten da, beroketa honen ondorioz

izugarrizko lurrina askatzen baitu. Gas jariakinaren masa igo egiten da, baina bidean aire

fresko geruza batekin egiten du topo eta talka honen emaitza katastrofikoa izan daiteke. Aire

hotzarekin talka egitean lurrin goria kondentsatu egiten da eta hodei fabrika amorratu bat

hasten da funtzionatzen. Kumuloninbo dute izena hodei horiek eta errazak dira bereizten:

presaka mugitzen dira eta beraien itxurak beldurra ematen du. Hodei hauek euri-jasa

handiak sorraraz ditzakete eta ondorioak suntsitzaileak izan daitezke: uholdeak, gainezka

egiteak, material galerak eta kasurik txarrenetan gizakien galera. Honekin guztiarekin ardura

ez da elementuena bakarrik, gizakiak ere badu errua honetan. Ibaien bideetan aldaketak

egiteak, sakanak eta euri-bideak okupatzeak eta naturaren kontrako beste aldaketa batzuek

tanta hotza oraindik eta kaltegarriagoa izaten laguntzen dute.

88

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!