07.05.2013 Views

Itinerarios y Talleres - Agenda21escolar.barakaldo.org

Itinerarios y Talleres - Agenda21escolar.barakaldo.org

Itinerarios y Talleres - Agenda21escolar.barakaldo.org

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2010-09-10. Berria. JAVIER MARQUES.

EEEko Energia Berriztagarrien Saileko zuzendaria

Itsasotik energia sortzeko proiektuekin «apustu ona» egin du EEE Energiaren

Euskal Erakundeak, Javier Marquesen esanetan.

«Olatuen energia ez da

errentagarria, baina izango dela

sinetsita gaude»

SAMARA VELTE.

Donostia

Batzuentzat, aisialdirako leku da itsasoa, eta beste batzuentzat, elikadura iturri. Orain

elikatu beharrean direnak, ordea, gailu eta sare elektrikoak dira; horregatik dabil EEE

Energiaren Euskal Erakundea olatuei energia gehien nola atera aztertzen. EEEko Energia

Berriztagarrien Saileko zuzendari Javier Marques (Laudio, Araba, 1959) Euskal Herriko

Unibertsitateko Udako Ikastaroetan izan da aste honetan; itsasoko olatuen bidez energia

sortzeko Bizkaiko eta Gipuzkoako kostak dituen aukerez mintzatu da.

Zein baldintza bete behar ditu itsaso batek energia-sortzaile ona izateko?

Itsasoak bost eremu aprobetxagarri ditu: itsasaldiak, itsaslasterrak, tenperatura, gazitasuna

eta, noski, olatuak. Itsasgorek eta itsasbeherek gutxienez bost metroko aldea izan behar

dute; gainera, beharrezko dira segundoko bi metro baino bizkorragoak diren itsaslasterrak.

Ur geza asko behar du itsasoak, eta tenperaturek urte osoan 25 gradu ingurukoak behar

dute. Azken hori ingurune tropikaletan bakarrik gertatzen da.

Kantauri itsasoak betetzen al ditu baldintza horiek?

Ez. Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaren kasuan, marearen aldea gehienez ere lau metro eta

erdikoa izaten da, itsaslasterrek leku jakin batzuetan bakarrik harrapatzen dute beharrezko

abiadura eta ez dago nahikoa ur geza. Olatuetan bakarrik dugu gaitasun ertain-altua

energia sortzeko: metroko 24 kilowattera hel daitezke. Ez da irla batean bezainbeste, baina

pentsarazten digu uhin energiak baduela etorkizuna.

Olatuena bakarrik?

Ingurumenari begira, baditu abantailak: dentsitate energetiko handia eta ingurumenean

duen eragin txikia, esaterako. Gainera, haize energia baino errazagoa da aurreikusteko,

eta baliabideen eta eskaeraren arteko erlazio ona du. Itsasoaren baldintza latzak dira

desabantaila handiena; zaila da itsasoan ezer eraikitzea, eta instalazioak oso garestiak

dira.

Ekonomikoki errentagarria al da?

Haize energiarena duela 25 urte zegoen bezala dago une honetan uhin energiaren

sektorea: orduan, energia eolikoa ez zen errentagarria, baina orain bai. Gu ere aro jaio

berri batean gaude, ikerketa eta garapen aldian, eta uste dugu hamarkada honen

amaierarako itsas energiak beste energiek bezalako garapena izango duela. Hau da,

ikuspuntu ekonomikotik oraintxe bertan ez da errentagarria, baina etorkizunean izan

daitekeela sinetsita gaude.

Mutriku [Gipuzkoa] aukeratu duzue zuen proiektu baterako. Zergatik?

69

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!