07.05.2013 Views

Itinerarios y Talleres - Agenda21escolar.barakaldo.org

Itinerarios y Talleres - Agenda21escolar.barakaldo.org

Itinerarios y Talleres - Agenda21escolar.barakaldo.org

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Klima aldaketa

Espekulazioak baino gehixeago

Desertifikazioa handitzea, poloetako izotz geruza fintzea eta zona tropikaletan hedadura

galtzea dagoeneko gaur egun zalantzan jartzen ez den klima aldaketaren ondorio dira.

80ko hamarkadan zientzialariak ez zetozen bat klima aldaketa

gertatzen ari zeneko hipotesiarekin. Gaur egun ere, oraindik

beroketa zalantzan jartzen duten iritziak dauden arren, eztabaida ez

dago Lurraren tenperatura igoeraren abiaduraren inguruan. Orain

arazoa osotasunean aztertzen da, eta ondorioei buruz espekulatzen

da. 90eko hamarkada milurtekoko epelena izan da, eta aurreratzen

da iragarritako aldaketa ez dela pixkanaka gertatuko,

hondamendien bidez baizik, eta ondorio suntsitzaileak izango dituela bai bizilagunentzat zein

inguruarentzat ere. Usteak errealitate bihurtu dira: desertifikazioak gora egin du; poloetako

izotzaren geruza findu egin da; zona tropikalek, munduko karbono estolda-zuloek, metro

karratuak galtzen dituzte (edo ostu egiten dizkiete)... Bai nazioarteko elkarteek eta baita

eragile sozialek eta erakunde politikoek ere hitzarmenetatik at, konpromiso bat hartu behar

dute, denborak aurrera eta egoerak okerrera egiten baitu etengabe.

IPCC, funtsezko erakundea

1998an Klima aldaketan Aditutakoen Gobernu arteko Panela sortu zenean (ingeleseko

izenaren siglak IPCC dira) klima aldaketak geldiarazteko neurriak behar-beharrezkoak

zirelako ustetik eta aurreikusten ziren ondorioetatik hasi zen. Klimaren bilakaerari buruzko

ikerketak gainbegiratzen dituzten mundu osoko zientzilariz dago osatuta IPCC. Zientzialari

hauen zeregina arduradun politikoei aholkuak ematea da, eta horretarako aldian behin

txostenak argitaratzen dituzte. Erakunde honen arabera munduko tenperatura gradu 1etik

3,5era igoko da hasi berria dugun mende honetan. Aldaketa honek izugarri aldatu dezake

ingurumena: itsasoaren maila 15 zentimetrotik 95 zentimetro artera igo daiteke inguru baxu

eta uharteetan uholde masiboak sortuz. Baina gainera adituek lehorteak, ur gabezia,

basoetan suteak, urakanak eta gaixotasunen hedapenak gerta daitezkeela aurreikusten dute.

Zoritxarreko etorkizun honi aurre egiteko neurriak nazioarteko akordioen bidez hartu

beharko dira, Kiotoko Protokoloaren bidez besteak beste, eta akordio horiek onartzen

dituztenek bete beharreko arauak sortzen dira -aspaldi utzi zioten aholku izateari.

Klima berri batera egokitu? por

IPCCren arabera beroketa "nahiko gertaera ziurra" da, eta gobernuek esku hartu beharko

dute zergatiak geldiarazteko eta ondorioei aurre egiteko. Baina beste batzuk egoera berrira

egokitzea proposatzen dute, prozesua aldatu ezin bada onartu eta bere alde funtzionatzeko

aukera geratzen baita. Honela, aldaketak bultzatzen dituen zergatia bata zein bestea izan,

erregai kontsumoa gutxitu, basoak errespetatu eta nazioartean garapen jasangarriari

buruzko politika bat jarraitzeak balioko ez duten arren beroketa ekiditeko beste gauza

batzuen artean kutsadura arindu eta petroleoarenganako menpekotasuna gutxitzeko balioko

dute. 1990eko legeak, adibidez, Estatu Batuetan nitrogeno eta sufre oxido isurketak

gutxitzeko industria egokitzera suspertu zuen, eta horrekin euri azidoa izateko arriskua

menpean hartzea lortu zuen. Kutsatzen zuten enpresek beraien instalazioak egokitu edo

isurketak egiteko baimenak erosi behar izan zituzten. Horrek argi erakusten du energia

garbiari buruzko politika batek ez duela zuzentzailea edo kaltegarria izan beharrik jarduera

ekonomikoarentzat. 1973ko petroleoaren krisia ere positiboa izan zen gogoratzen badugu

petroleoa era egokiago batean erabiltzea ekarri zuela, eta beste energia iturri batzuen

garapena bultzatu zuela.

Beroketaren ondorioak

IPCCk igorritako azken txostenaren arabera klima aldaketaren eragina ez da berdin igarriko

planeta osoan, eta ez da kaltegarria izango leku guztietan.

87

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!