11.05.2013 Views

Concursos - Kultur Leioa

Concursos - Kultur Leioa

Concursos - Kultur Leioa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

hastear zen, bere ahizpak arestian laudaturiko jertsea mantal batekin babesturik.

— Izeba.

— Bai –erantzun zidan, bere jardunari adi.

Ba al dakizu bost mila milioi urte barru Eguzkia eta Lurra pikutara joango direla? Baina nik pentsatu dut ordurako espaziontziak

egongo direla eta beste planeta batera joango naizela bizitzera eta orduan ez naiz hilko –azaldu nion arrapaladan, sineste

sendorik gabe dena den.

Lagunduko al duzu, osaba? Bordan nago artaldearekin. Nik afaria prestatu behar dut –izan zen izebaren “isilik egon hadi”

esateko era–. Baina jertsea jantzi, hemen gauez hotza egiten du-eta.

Aurre egiteko adorerik gabe, izebaren etxetik berrehun bat metrotara zegoen bordarantz irten nintzen. Hango argiak piztuta

zeudenez eta argitasun pittin bat kanpoaldera ere irazten zenez, bideko oztopo, putzu eta lokatz gehientsuenak entzeman eta

saihestu ahal izan nituen. Bere etxolara lotuta egon arren beldurgarria gertatzen zitzaidan artzain-txakurrak eman zidan ongietorria,

usu bezala. Bordan sartzeko bere ondotik pasatu behar eta ausartzen ez nintzelarik, zaunkek nire tinpanoetan durundatzen

jarraitu zuten, inoiz osaba konturatu eta atea zabaldu zuen arte.

Zer ari haiz hor kanpoan geldirik, motel?

Gonbidapen espliziturik gabe barneratu nintzen. Kirol-irratsaio baten zarata entzun nuen lehendabizi; hirukoa sartu zuen ez

dakit nork, batek daki noren aurka; baina zalantza barik deigarriagoa zen ahun bat buruko artaldeak eta haien zintzarriek sorturikoa.

Ardiak berentzat zuten gunean zeuden honezkero, baina ezin egokituz zebiltzan, mugimendu aldrebesak eta astinaldiak

ugariak ziren bederen. Usaina, edo kiratsa, gustuen arabera, artalde batena bezalakoa zen. Konturatzeko, inguruan alderrai

zebiltzan eulietako bat belarria bizpahirutan jotzeraino hurreratu zitzaidan, eta haren hegalek sorturiko burrunba hurbilegitik

entzun nuen. Uxatzen saiatu nintzen espamozko mugimenduekin, eta baita lortu ere.

Une batez, osaba nirekin batera egon zen artaldeari begira. Hankarte zonaldeari oratuta, galtzak batera eta bestera higitu zituen,

barrualdekoak behar zuten lekuan ez baleude bezala. Eskua galtzapean pausatu eta hazka egin zuen jarraian. Ez zitzaion sozialki

desegokia iruditzen, agidanez. Esku berarekin, txakurrei buruan ematen zaizkien kolpetxoen modukoak eman zizkidan niri.

Iritsi haiz, orduan –izan zen irribarre adeitsuz hornitutako agurra.

Izebak esan dit zu laguntzeko.

Ba lagunduko didak noski. Ikusten balde urdin hori? Jar ezak hango aulkiaren ondoan, faborez.

Aulkia zein perraila bordaren ezkerraldean zeuden, abereen egonlekua baino eskailera-maila bi goragoko moduluan. Txoko

hartan zenbait traste eta tresna lurrean barreiaturik ziren; gainontzezkoak apalategi batean txukunago antolatuak. Modulua atea

itxita zuen gelarekin, gaztandegiarekin, osatzen zen. Osabaren eskaera bete nuenean, hain zaila ere ez zen-eta, besoetan preso

arkume bat zekarrela ohartu nintzen. Ez zirudien niretzat ekarri zuenik, nik harekin jolasteko esaterako.

Osaba hiru hankadun aulkian jesarri zen arkumea askatu gabe. Laztan bat edo bi egitea bururatu zitzaidan arren, ilea lohiz eta

auskalo zeren itsaskinez zipriztindua zeukala ikusirik hasierako apeta ahaztu nuen. Arkumeari zerion kiratsak ere ukitu ez eta

begiratzea bultzatu ninduen. Osabak bigarren apaleko laban berezia eskatu zidan, behatza ebaki gabe kontu handiz hartzeko

ohartaraziz bide batez, eta eskura eman nion. Arkumeak bee egin zuen. Apartekorik ezer ez zuen tonu arrunteko bee bat,

bereziki adierazgarria ez zen bee bat, egia esatera. Esku batekin mugimendua galarazi eta bestearekin lepo egin zion osabak,

ebaki bakar, zabal era zehatz batez. Arkumeak ez zuen borrokarik egin, ez zen kexatu. Jabetzeko denborarik eman ez ziolako

akaso. Dardar ahul bat besterik ez nion zumatu, eta bat-batean arkume izandakoa gorpu zen orain.

54

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!