11.05.2013 Views

Concursos - Kultur Leioa

Concursos - Kultur Leioa

Concursos - Kultur Leioa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Zauriari jariatu zitzaion odol jasa eutsiezina osoki perrailera bideratu zuen osabak, minutu gutxiren bueltan isuria gelditu zen

arte. Orduan, zangoetatik abiatuz eta burua bukaerarako utzita, larrutu egin zuen, zailtasunik gabe iruditu zitzaidanez. Azkenik,

hesteak erauzi zizkion. Larrua eta odola eta hesteak bakoitza zegokion lekuan gorde ondoren, gorpu likatsua gaztandegian

zegoen kakoan eseki zuen, hurrengo egunerako prest. Eskuak garbitu eta afaltzera joan ginen.

Lotara joan aurretik amari gabon nekez esaten nion arren, pijama jantzi bitartean izeba eta osabaren logelara azaltzea otu

zitzaidan, horixe opatzeko. Logelaren atea zabaldu ata aurrez aurre osaba topatu nuen, dutxa hartu berria antza, ohe gainean

eserita. Izeba zuzenean ez nuen ikusi, baina bere irudia islatzen zuen ispiluak erakutsi zidan, ohe atorra janzteke.

— Gabon –esan nien, tupustean deseroso.

— Gabon –erantzun zidan osabak lehor, betilun.

— Gabon, Mintxo –esan zidan izebak logela bestaldetik. Han egin nuen.

Ohean ahoz gora etzan nintzen. Lo egin ahal izateko beharrezkoa nuen lasaitasunaren kaltetan, baina, Eguzkiaren aferak bere

agerrera egin zuen ene buruan. Jadanik ez zen lehen bezain sentipen asaldagarria ordea, ezta baztergaitza ere.

Ezustean, bere logelako ispiluan arestian ikusi legez berreraiki nuen izeba irudimenean; eta haren ondotik molde horretako

irudi gehiago etorri zitzaizkidan, emakume benetazkoenak baino errealitatean oinarritutako emakumeenak. Ez oso berandura,

loak hartu ninduen, ardiak zenbatu behar izan gabe. Akituta nengoen, horretaz gain.

Ipar Alkain Cazabón

55

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!