11.05.2013 Views

Concursos - Kultur Leioa

Concursos - Kultur Leioa

Concursos - Kultur Leioa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GARAI LATZAK

Tristura infinitua zoriontasun osoa bezain ezinezkoa da

Leo Tolstoi

Gogoan ditut Amamaren begi bustiak, baita masailetatik behera irristatzen zitzaizkion malko gazi distiratsuak ere. Amamaren

gauza asko gogoratzen ditut: hitzak, negar zotinak, ezkutaezinezko amorrua, eskuen dardara erritmikoa, ezpainek ahoskatzen

zituzten eskarmentuz betetako hitzak...

Nola ahaztu berarengandik barneratutako hainbat gomuta? Ezingo nuke.

Bilobek irakaspen garrantzitsuak jaso ditugu aitite-amamengandik. Beti pentsatu izan dut zaharrek liburuen antza dutela; ireki

eta orrialdeak astiro irakurri behar dira idatzitakoaz gozatzeko, hau da, lasaitasunez entzun behar ditugu haien hitzak.

Hitzek, barnean gordetako urteetako oroipenak islatzen dituzte. Oraindik gogoratzen dut nola hunkitzen zen bere bizitzako

pasarterik mingarrienak kontatzean.

— Garai hartan goseak amorratuta geunden –hasten zen kontatzen irmo. Cartagena ez zen errenditu eta faxistei aurre agin

zien azkeneraino. Francok ez zigun urtetan barkatu eta larrutik ordainarazi zigun. Familiak gose ziren eta guk, umeok, etxera

eramaten genuen aurkitzen genuen ahoratzeko edozein jaki.

— Nola egiten zenuen egunero zerbait etxeratzeko? –galdetu ohi nion nik.

— Ai maitea! –esaten zidan, burua leunki laztantzen zidan bitartean–, garai haietan edozer gauza egin behar izaten genuen.

Eta egon ziur, horrelako baldintzetan buruak aparteko orduak egiten dituela. Goseak dohain bereziak ematen dizkizu, eta beste

egoera batean inoiz bururatuko ez litzaizukeena otutzen zaizu halakoetan.

— Behin, adibidez, ahizparekin arrain­kontserba fabrikara joan ginen –haren gogorapenek irribarre konplizea eragiten zuen–.

Ondo baino hobeto genekien biok, lantegi horretatik gauero ateratzen zirela arrainez betetako kamioitzarrak, eta haiek izango

ziren, hain zuzen ere, gure jomuga.

Sastraka batzuen atzean ezkutatu ginen. Fabrikako ateak ireki zirenean, ziztu bizian abiatu ginen irtendako kamioira eta atzeko

partean egokitu ginen arrain apur batzuk lapurtzeko. Une horretan, ordea, hango langileek ikusi gintuzten eta izotz-puskak

botatzen hasi ziren, amorruz beterik, gure kontra. Zer edo zer atzematea lortu genuen eta ihesari eman genion, baina ubeldurek

asteetan iraun ziguten. Egun hartan, behintzat, arrain freskoa jan genuen eta ez ia egunero bezala, patata-azalak! –egin zuen

hasperen.

Nik, gizarte honetako nerabe izanda, Amamak adierazitakoa ezin nuen ondo imajinatu. Entzundakoak pelikula bateko argudioa

ematen zuen. Lekutako istorio baten haria...

— Ia gauero, lehengusu­lehengusinak etxetik ateratzen ginen ordu txikietan patata edo oilaskoren baten bila –jarraitzen zuen

bere kontakizunarekin–. Ene, zer­nolako beldurra pasatzen genuen! –eskua burura eraman eta ile urdindua hatzen artean kiribilduz.

— Eta lortzen zenuten? –nik.

Batzuetan, bai. Ohikoa zen ortuetatik ikustea nola bonbardatzen zuten hiria zeregin horretan geundela. Baina umeak ginen eta,

nahiz eta beldur izan, guretzat hori jolas moduko bat besterik ez zen.

Hori da, zalantzarik gabe, gaztetasunak duen gauzarik harrigarriena: umea zaren artean krudeltasun eta errealitate gordina

baztertzen dituzu zure inozentziarekin jarraitzeko –pentsatu zuen ozenki.

— Gertaera lazgarriak ikusi dituzte begi hauek –esaten zidan niri begira–, ume batek inoiz ikusi behar ez lituzkeenak.

60

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!