12.10.2013 Views

2007 - Fekoor

2007 - Fekoor

2007 - Fekoor

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

José Antonio Pérez

FEKOOREN Presidentea

2007. urtea jarduera handiko urtea izan da FEKOORentzat. Batetik, Gutxitasun Fisikoa duten

Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinakundeak garatzen dituen programei eta eskaintzen dituen

zerbitzuei dagokienean. Bestetik, azken aldian gizarte-politikak bizi duen garapenak dakarzkigun

erronkak direla eta. Azkenik, entitatearentzat berebiziko garrantzia duten proiektu berriak abian

jarri direlako.

Zalantzarik gabe, lankidetza-hitzarmen bat edo beste sinatu izana izan da 2007 ekitaldiko

gertaera garrantzitsuenetakoa; Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutakoa tartean. Hitzarmen

horren bidez, Hitzarmen Markoa jarri zen abian, gutxitasun fisikoa duten pertsonek hiritar gisara

berdintasun eta normaltasunezko baldintzetan parte hartzeko ekintza positiboko politika, zerbitzu

eta ekintzak aldi berean garatu ahal izateko. Garrantzi handiko akordio horrek zera garatzeko

lankidetza aurreikusten du, beste gauza batzuen artean, “gutxitasun fisikoa duten Bizkaiko

pertsonei laguntzen espezializatutako gizarte-zerbitzuen sarea ezartzeko plan estrategikoa”, eta

baita Mugikortasun eta Garraio Irisgarrirako Bizkaiko Plan Estrategikoaren garapena ere.

Egoera berri horrek FEKOORek dinamizatzen dituen lan-batzordeen lana areagotzea

ekarri du; baita haren gobernu-organoek Erakundeen eta eremu publiko zein pribatuko bestelako

entitateen aurrean ordezkatzen dituzten 18 elkarteen izenean eta haien ordezkari gisara duten

solaskide papera ere.

Errealitate horren berri ondo daki Zuzendaritza Batzorde berriak, entitateak urriaren erdi

aldera egindako batzarrean aukeratua izan zenak –gure estatutuetan ezarritakoari jarraiki kide

diren elkarteen arteko urteroko prozeduraren arabera– eta ni buru nauenak.

Zuzendaritza-talde berriaren lehentasunen artean, Kokatze Estrategikorako 2008-2011

Planean egindako lan mardula aipatu behar da. Plan estrategiko horrek zera du helburu: Gutxitasun

Fisikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinakundearen misioa eta ikuspegia orientatzea,

aurrean ditugun erronka eta aukerei erantzunez.

Lan-filosofia horri berari jarraiki, FEKOOR-ren Estrategiak: Ezgaitasun Fisikoa duten

Emakume eta Gizonen Eskubideak liburuaren argitalpena prestatu dugu aurtengo ekitaldian.

Liburuak Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonei buruzko I. Biltzarraren ondorio nagusienak jaso

ditu. “Hiritar aktiboak eta bizi-kalitatea” izan zen FEKOORek 2006ko maiatzean Euskalduna

Jauregian antolatutako biltzarraren leloa. Testu horrek elkarteen mugimenduak dituen argudioak

kohesionatzeko eta profesional eta arduradun publikoentzako erreferentziazko dokumentu gisara

ere balioko du, gutxitasun fisikoa duten pertsonen eskubideen sustapenean, aukera berdintasunean

eta bizi-kalitatean aurrera egin dezaten.

Aurtengo urtean zehar sendotu egin da FEKOOR, gutxitasun fisikoaren Bizkaiko entitate

erreferente gisara, Erakunde, komunikabide zein gizartearekiko harremanean. Horrela bada, gure

interesak ordezkatu ditu eta gure giza taldearen irudi positiboa zabaldu.

Helburu sozial eta interes publikokoek nahiz FEKOORek garatzen dituen programek

–gero eta bolumen handiagoa hartzen ari direnak–, jarduera-estrategia komunak diseinatzea

eskatzen digute. Horrela, elkarteen mugimendua indartu ahal izateko eta gizarte inklusiboagoa,

errespetuzkoagoa eta solidarioagoa garatzen lagun dezaten, guk bertan gure hiritartasuna modu

aktiboan eta erabateko aukera berdintasunez gauzatzea ahalbidetuko duena.

José Antonio Pérez

FEKOOREN Presidentea

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!