12.10.2013 Views

2007 - Fekoor

2007 - Fekoor

2007 - Fekoor

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

• Bilboko Udaleko Emakume Arloak, Lanbroa Kolektibo Feministak

eta Emakumeen Dokumentazio Zentroak elkarlanean antolatutako

Berdintasunerako Tailerretan parte hartu zen.

• Bilboko Emakumeen Kontseiluak 2007ko azaroan antolatutako Zainketa-

Mintegian parte hartu zen.

• “EKOIZMENA” Proiektuan lagundu zen. Proiektu horrek Enpleguaren eta

Prestakuntzaren Funtsetik gutxitasuna duten emakumeen ahalmen eta

gaitasunak ikusgarri egitea du helburu.

• FEKOORen Berdintasunerako Emakumearen Batzordea 6.000€-ko

dirulaguntza emateko hautatu zuten Bilboko Udaleko Suhiltzaileek 2007an,

bere helburuak lortzeko bidean laguntzeko asmoz.

• “Gutxitasuna duten Neskato eta Emakumeen eskubideak aitortzen.

Etorkizuneko gizartearentzako balio erantsia” izeneko Europako

Konferentzian ere parte hartu zen. Gutxitasuna duten Pertsonen

Ordezkarien Espainiako Batzordea (CERMI) eta Gutxitasunaren Europako

Foroa (EDF) izan ziren antolatzaileak. Gutxitasuna duten Neskato eta

Emakumeen Eskubideen Aitormenari buruzko Deklarazioa idazten ere

lagundu zen.

HEZKUNTZA-BATZORDEA

Europako Kontseiluaren 2006-2015 Ekin tza Planak dioen bezala “pertsona

guztiek, haien gutxitasunaren izaera eta maila kontuan hartu gabe,

hezkuntzarako aukera berdinak izan behar dituzte eta haien nortasuna,

talentua, kreatibitatea eta gaitasun edo trebetasun intelectual zeinfisikoak

ahal bezainbat garatuko dituztela bermatu” behar dugu.

Batzorde horren helburu nagusiak hauek dira:

• Gutxitasuna duten pertsonen aukera-berdintasuna, eta haien bizitza osoan

zehar gizarte-bizitzan, hezkuntzan parte hartze ko eskubidea bermatzea,

haien irakasmaila eta prestakuntza-mailak direnak direla.

• Hezkuntza irekia, malgua eta sortzailea bermatzea, dibertsitateari aurre

egitean gizarte-barneratze, indibidualizazio eta normalizazio printzipioetan

oinarrituko den tratamendua eskaini ahal izateko.

LAN-BATZORDEA

Gure bizitzako esparru guztietan parte-hartze handiena lortzeko borroka

horretan, nahitaezkoa da gure lanerako eskubidea egikaritzea. Horregatik,

batzorde horren azken helburua gutxitasun fisikoa dutenak lan-merkatu

arruntean erabat integratzea da; horretarako, enplegurako sarbidea errazten

duten ekintza positiboko politikak beteko direla behatu eta bermatu egin nahi

dugu, bai eta haiek biztanleria aktiboarekin parekatuko direla ere.

C. ELKARTEAN KONFEDERAZIOAREN BIDEZKO

ELKARTE-LANA

Elkartean, Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Euskal Autonomia Erkidegoko

Konfederazio Koordinakundearen idazkaritza-kargua izan du FEKOORek

2007an.

Azken hilabete hauetan zehar, EAEko lurralde-mailan gutxitasunean lanean

ari diren hainbat forok antolatutako bilera eta jardunaldietan hartu du parte

Konfederazioak. Zehazki, EAEko Gobernuko hainbat saili atxikitako partehartze

organoen lan-saioetan hartu du parte, hala nola, Gizarte Ongizateko

Euskal Kontseiluan eta Gizarteratze Batzorde Iraunkorrean.

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Ongizate Sailaren mendekoak

diren Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoaren eta Gutxitasunaren Plan

Estrategikoaren lansaio banatan hartu du parte.

Horretaz gain, ordezkatzen dugun giza taldearentzat garrantzi handikoak

diren zenbait lege-testu berrikusi ditugu eta ekarpenak egin. Honoko hauek:

• Gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko Legea. Diru-sarrerak eta

Gizarteratzea Bermatzeko Euskal Sistema erregulatzea du helburu,

eta baita eremu horretako prestazio ekonomikoak zein lan- eta gizarteizaeradun

tresnak jasotzeko eskubidea erregulatzea ere. Alegia, bazterketa

jasateko arriskua saihestera, bazterketa pertsonaleko zein gizarte nahiz lanarloko

bazterketa-egoerak arintzera eta hiritar gisara dagozkien gizarteeskubideak

eraginkortasunez gauzatu ahal izateko nahikoa baliabide

26 E L K A R T E - L A N A E T A O R D E Z K A R I T Z A - F O R O A K

G U T X I T A S U N F I S I K O A D U T E N P E R T S O N E N B I Z K A I K O F E D E R A Z I O K O O R D I N A T Z A I L E A · F E K O O R 27 2007

JARDUERA TXOSTENA

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!