12.10.2013 Views

2007 - Fekoor

2007 - Fekoor

2007 - Fekoor

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

62

SANCHO AZPEITIA JARDUERA ZENTROAK jarduera mardula izan du

2007 urtean zehar. Gaur egun, garrantzi estrategikoa du egoitzako ekintza

berrien garapenerako planetan. Plan horien helburua honokoa da, gutxitasun

fisikoa duten pertsonak gizarteko eremu guztietan integratu eta txertatzea

eraginkortasun handiagoz lortzeko lanean jarraitzea. Zentrotik antolatzen

diren jarduera guztiek haien bizi-kalitatea hobetzea dute azken helburu, eta

S A N C H O D E A Z P E I T I A K O Z E N T R O K O J A R D U E R A K

hiritartasuna aktiboki eta aukera-berdintasunean gauzatzeko duten eskubidea

babestea.

Zentro honek boluntarioek lagunduta lanerako jarduerak eskaintzen bazituen

hasieran, eraldaketa handia izan du azken urteotan. Prestakuntza-proiektua

profesionalizatu egin du, eta gure giza taldearen integraziorako garrantzi

erabakigarria duten zerbitzuak eskaintzen ditu, hala nola, gutxitasun fisikoa

edota organikoa duten pertsonak lanean txertatzeko sustapen-lana, zentroko

bulegoetatik kudeatzen dena.

Bestetik, Bizkaiko Lurralde Historikoan dagoen horrelako baliabideen gabezia

arintzen du zentroak. Zentzu horretan, beste zentro batzuetako onarpenirizpideak

(Arbolarte, Ezgaitasun Fisikoren bat duten Pertsonak Integratzeko

eta Gaitzeko Bizkaiko Zentroko irizpideak, esate baterako) zehatz-mehatz

betetzen ez dituen gutxitasuna daukaten pertsonen parte-hartze sozialerako

nahiz laneko parte-hartzerako gune bat eskaintzen du. Horregatik, Sancho

Azpeitia Jarduera Zentroa garrantzi handikoa da une honetan FEKOORentzat.

Horrelaxe jaso da datozen urteetarako aurreikusitako Garapenerako Plan

Estrategikoan ere. Ez dituzte alferrik hartzen bere baitan berritu berriak diren

bere lokalek gure Federazioan txertatutako bost elkarteren egoitzak: ACCU

(Asociación de Crohn y Colitis Ulcerosa), ASEBI (Asociación de Espina Bífida

e Hidrocefalia), FRATER (Fraternidad Cristiana de Enfermos Minusválidos),

AUXILIA (Asociación para la integración del Disminuido Físico) ETA Asociación

de Padres de Disminuidos Físicos de Bizkaia.

A.LANBIDE- ETA ZEREGIN-JARDUERAK

Tailerretan programatutako hainbat jarduera teoriko-praktiko eginez,

motibazioa, autoestimua eta autonomia berreskuratu nahi dira; nork bere

burua ezagutzen lagundu nahi da, motibatzeko eta norbere segurtasuna

sendotzeko faktore modura. Jarduera hauetan lehenesten den alderdietako

bat partaideen parte-hartze aktiboa eta engaiamendua da, zalantzarik gabe.

Beraz, jarduerak metodologia aktibo eta parte-hartzaile baten bidez gauzatzen

dira. Erabiltzaileek talde-lanak egiten dituzte, eta horrela, taldearen kohesioa

sustatzen da, maneiatzeko garapena hobetzearekin batera.

G U T X I T A S U N F I S I K O A D U T E N P E R T S O N E N B I Z K A I K O F E D E R A Z I O K O O R D I N A T Z A I L E A · F E K O O R

63

JARDUERA TXOSTENA

2007

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!