12.10.2013 Views

2007 - Fekoor

2007 - Fekoor

2007 - Fekoor

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

FEKOORek aisialdiko esparru garrantzitsuenekin (kultura, turismoa, kirola eta

jolasa) lotutako hainbat ekimen kudeatzen ditu.

Jarduera horien artean aipatzekoak dira Bizkaiko Foru Aldundiak ezarritako

opor-programen bidez egindako irteerak. Bestalde, errebindikazio-mailari

dagokionez, batzordeen bidez aisia bermatuko duten neurriak hartzeko

eskaerak egin dira; esate baterako, Gutxitasun Fisikoa Duten Pertsonen EAEko

Konfederazio Koordinakundearen (Elkartean) bidez egindakoa.

OSASUN-BATZORDEA

Esparru horretan FEKOORek egin duen errebindikazio nagusienetakoa

zerbitzuen katalogoari buruzkoa da. Gure ustez, haren garapenerako oinarrizko

printzipioetan ezinbestekoa da aukera-berdintasunaren, bereizkeriarik ezaren

eta pertsonaren autonomiaren printzipioak errespetatzea hura diseinatzean

eta egitean.

Gutxitasun fisikoa duten pertsonen osasun-laguntza (laguntza teknikoak,

errehabilitazioa...) gizarte-zerbitzuetara edo zerbitzu soziosanitarioetara

ateratzeko beharrik gabe. Horretarako, Euskal Osasun Zerbitzuarekin,

Osakidetzarekin aldiro bildu egiten da, bai eta osasun-sektoreko beste zenbait

erakunderekin eta farmazia-arduradunekin, besteak beste.

GIZARTE-ZERBITZUAK

FEKOORen jardunbide bizienetakoa gizarte-zerbitzuek unibertsalak,

kalitatezkoak izan behar dutela eta bermeak eskaini behar dituztela onartu

dadila bilatu duen jardunbidea izan da. Horretarako, Gizarte-zerbitzuen

batzordetik gogor egin dugu lan, erkidegoko eta estatuko elkarte-mugimenduko

beste zenbait erakunderekin ondoko legeei buruz dugun iritzia jasotzen duten

txostenak eginez: Ley de Promocion de Autonomía Personal y de Atención a

la personas en situación de dependencia (Pertsonaren autonomia sustatzeko

eta menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta eskaintzeko legea) eta

egitekoa den Euskadiko Gizarte-zerbitzuetako Legea.

Horretarako Pertsonaren Autonomia sustatzeko Legeak eragiten dituen

sektore guztiekin batzarrak egin dira, bai eta egitekoa den Euskadiko Gizartezerbitzuetako

legea egingo duten politikariekin ere; eta Eusko Legebiltzarreko

Lan eta Gizarte Ekintza batzordearen aurrean aurkeztu gara lege hori lantzeko.

18 E L K A R T E - L A N A E T A O R D E Z K A R I T Z A - F O R O A K

IRISGARRITASUNA, GARRAIOA ETA ETXEBIZITZA

1. Irisgarritasuna eta Garraioa

Batzorde honetan, “diseinu unibertsala” errespetatuko duten hirigintza-diseinu

eta -plangintza, eraikuntzak eta geltoki, elementu eta lokalen egokitzapena

lortzeko ari dira lanean. Printzipio hori garraio publikoari dagokionez ere

aplikatu beharko da, inguru fisikoan parte hartzeko oztopoak baztertuz.

Batzorde honek 2007an izan duen lanik garrantzitsuenetakoa Bizkaiko

garraio-sareko irisgarritasunari buruzko azterketan parte hartzea izan da.

Ikerketa hori Foru Aldundia garatzen ari den Bizkaiko Garraio Irisgarriaren

Plan Estrategikoa lantzeko aurrelana da.

G U T X I T A S U N F I S I K O A D U T E N P E R T S O N E N B I Z K A I K O F E D E R A Z I O K O O R D I N A T Z A I L E A · F E K O O R

19

JARDUERA TXOSTENA

2007

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!