12.10.2013 Views

2007 - Fekoor

2007 - Fekoor

2007 - Fekoor

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Irisgarritasun unibertsala eta guztiontzako diseinuak lehentasun izan behar

du erantzukizun politikoa eta instituzionala daukatenentzat. Ez dezagun

ahaztu, honoko lege hauek babestutako eskubideez ari garela: Irisgarritasuna

Sustatzeko Euskal Legeak –2007an bete dira 10 urte hura onartu zenetik–,

pertsona ezgaituen aukeren berdintasunari, ez diskriminatzeari eta

irisgarritasun unibertsalari buruzko Legeak eta gaiari buruzko Europako

legediak. Baina bi kontzeptu horiek lege-eremuan ongi finkatuta dauden

arren, zehaztasun eta zorroztasun horiek ez dira hedatu errealitate sozial eta

politikora. Izan ere, badira lege-betekizunak betetzen ez dituzten azpiegitura

berriak eta irisgarritzat jotzen diren beste batzuk, benetan horrelakorik ez

diren arren.

Bizkaiak irisgarritasunerako eta diseinu unibertsalerako bidean aurrera

egin dezan, borondate politikoa eta soziala, aurrekontuz hornitzea, kontrol

administratiboa eta tresna zigortzaile eraginkorrak behar dira, nagusiki.

Helburu horiek lortzeko, dagoeneko aipatu ditugun foroekin biltzen da aldiro

batzordea, bai eta udal-arduradunekin, enpresa publiko eta pribatuekin,

20 E L K A R T E - L A N A E T A O R D E Z K A R I T Z A - F O R O A K

elkarte-mugimenduekin... eta hala badagokio, gure eskubideak beteko direla

bermatzeko demandak jartzen ditu.

2. Etxebizitza

Gutxitasun fisikoa duten pertsona askok zailtasun nabariak ditu etxebizitza

beharrak era duin eta autonomoan asebetetzeko. Eta maila handi batean, ez

dute haien etxebizitza- eta bizikidetza-eredua zein izango den erabakitzeko

askatasunik.

Administrazioek etxebizitza irisgarriak badaudela bermatu behar du, bai

eta kolektiboaren ostatu-beharrak (aldi baterako egonaldiak edo egonaldi

mugagabeak) asetzeko nahikoak izango diren etxebizitza komunitarioak

(egoitzak, etxebizitzak...) badaudela ere.

Etxebizitza irisgarriek gutxitasun fisikoa izanik haien etxea sortzea erabakitzen

duten pertsonen eguneroko bizitzan autonomia pertsonal maximoa bermatu nahi

dute, horretarako laguntza behar badute ere. Laguntza horrek hainbat forma har

ditzake, batetik, familian izan dezake laguntza horrek bere oinarria, edo hirugarren

pertsona batek emango dituen laguntza-formulen bidezkoa izan daiteke; azken

horrek gizarte eskubide unibertsal bilakatu beharko lukeela uste dugu.

G U T X I T A S U N F I S I K O A D U T E N P E R T S O N E N B I Z K A I K O F E D E R A Z I O K O O R D I N A T Z A I L E A · F E K O O R

21

JARDUERA TXOSTENA

2007

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!