12.10.2013 Views

2007 - Fekoor

2007 - Fekoor

2007 - Fekoor

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

A. PERTSONA EZINDUEN NAZIOARTEKO EGUNA:

“ANIZTASUNEAN BERDINAK”.

Aurreko urteetan bezala, abenduaren 3an, Ezinduen Nazioarteko Eguna dela

eta, FEKOORek errebindikazio jai-ekitaldia antolatu ohi Bilboko hirigunean.

Egun horrek zera ahalbidetzen digu, botere publikoei eta gizarte osoari Aukeraberdintasunaren

eta Bereizkeriarik ezaren Printzipioa ez dela guztiz betetzen

gogoraraztea. Gainera, bizitza autonomoa eta gizartean erabateko partaidetza

izatea ahalbidetuko diguten ekintza positiboko neurriak erreklamatzen ditugu,

eskubide eta betebeharren berdintasunarekin batera.

Aurten, “Aniztasunean berdinak” leloarekin, eta kirola ekitaldi guztiko gai-ardatz

hartuta, kirol-jai bat antolatu genuen Bilboko La Esperanza pilotalekuan. Bertan,

agerian utzi genuen gutxitasuna duten pertsonak zenbat zailtasunei egin behar

izaten dieten aurre edozein kirol egiteko.

Helburu horrek Bizkaian erreferentzia diren kirol-entitateen babesa jaso zuen,

hala nola Iurbentia Bilbao Basket taldearena, gurpil-aulkietako Zuharrak

saskibaloi-taldearena, Euskaltel Euskadi txirrindulari-taldearena eta Athletic

Club taldearena. Euskal kirolaren baitako pertsona historikoek lagundu gintuzten,

Bizkaiko Kirol Egokitua sustatzeko kirol-jai horretan: Jose Angel Iribar, Koldo

Agirre, Miguel Madariaga, Joane Somarriba, Txus Vidorreta eta Bilbao

Basket-eko jokalaria den Jon Reckar izan ziren bertan, besteak beste.

Indautxuko Felix Serrano Ikastetxeko ikasle-talde baten esku-hartzearekin ekin

zitzaion jardunaldiari. Kirol egokituaren lagin bat erakutsi zuten besteak beste:

mahai-tenisa, Boccia, Eslalona eta txirrindularitza. Horretaz gain, beste zenbait

kirolen argazki-erakusketa bat ere ekarri zuten. Beste kirol hauek ikus zitezkeen

bertan: eskia, piraguismoa, ultra-arineko hegaldia eta bela.

Saskibaloi-erakustaldi bat ere egin zen, Zuharrak eta Iurbentia Bilbao Basket

taldeetako jokalarien eta lehen aipatutako ikasle-taldearen artean. Ekintza

horretan, gutxitasuna duten pertsonek eta ez dutenek kirol-gune integratzaile

eta inklusiboa elkarrekin partekatu ahal izan zuten, gizarteari erakutsi nahi izan

genion gizarteko parte-hartzearen eredu modura.

40 P R O G R A M A K , J A R D U E R A K E T A P R O I E K T U A K

G U T X I T A S U N F I S I K O A D U T E N P E R T S O N E N B I Z K A I K O F E D E R A Z I O K O O R D I N A T Z A I L E A · F E K O O R

41

JARDUERA TXOSTENA

2007

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!