12.10.2013 Views

2007 - Fekoor

2007 - Fekoor

2007 - Fekoor

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

B. AISIA ETA KULTURA

44

Bizi-kalitaterako ezinbesteko jarduerak dira aisia eta kultura. Bizi-kalitateak

giza-beharren asetzearekin, gizarte justiziarekin, errealizazio pertsonalarekin,

eskubide indibidual eta kolektiboekin du zerikusia. Pertsona ezinduen kolektiboa

hainbat esparrutan sartzea, etengabe aurrera doan, berrikusten den eta

sendotzen ari den errealitatea da. Testuinguru horretan, pertsona guztien

aisiarako eskubidea onartzen hasi da orain; nahiz eta oraindik ere, gutxitasun

fisikoa duten pertsonek parte hartzen duteneko aisialdiko jardueren gehiengoa,

haien elkarteek kudeatzen dituzten zerbitzuen barruan garatu.

Kirol- eta aisi-azpiegituretarako sarbideak ez daude mugikortasun arazoak

dituzten pertsonentzat pentsatuta ezta programatuta ere. Gaur egun, gizarteko

eskaintza orokorrean oporraldi duina lortzeko aukera utopia hutsa da, ez baitago

kolektiboaren beharretara egokituko diren oporlekurik ezta azpiegiturarik ere.

Beraz, esku-hartze berezia eta laguntzaileak etortzea beharrezkoa da.

Horregatik, FEKOORek bere kideei hainbat jarduera eskaintzen dizkie

(kulturalak, kiroletakoak, turistikoak eta jolaserakoak); horiekin aisiaren

mundura iristeko eta berau gozatzeko aukera emango zaie berdintasun- eta

normaltasun-baldintzetan. Hauek dira jarduera horiek:

HIRI-KANPAMENTUA

Programa horren helburu nagusiak hauek dira: gutxitasun fisikoa duten

gazteei udako hilabeteetan aisia irisgarria eskaintzea, komunitateak dituen

egokitutako baliabide eta zerbitzuak erabiliz. Zerbitzua erabiltzen duten

pertsonengan harremanetarako ohitura erregularra sortzea da kontua, aldi

berean aisi-jardueretan autoantolaketa sustatuz.

Jarduera hauen hartzaileak gutxitasun fisikoa duten gazteak dira, 16 eta 35

urte bitartekoak. Hartzaile kopuruari dagokionez, 22 izan dira guztira, 8 eta

16 bitartean txango bakoitzean.

P R O G R A M A K , J A R D U E R A K E T A P R O I E K T U A K

Bisitatutako tokiak eta egindako irteerak askotarikoak izan dira, taldeak

zituen itxaropenei erantzunez: Ereaga eta Gorlizko hondartzak, Indautxun

zehar bisitaldi gidatua, gurpil-lerroko Hockeyko munduko txapelketa ikustera

joan, “Harry Potter y la piedra filosofal” (Harry Potter eta sorgin-harria) filma

ikusi IMAX zinemetan, belauntzi arinean osteratxo bat eman Abran zehar,

Santurtziko igerilekura joan, Euskal Encounter-era bisita BECen, Akerlandara

txangoa, eta kanpamentu amaierako bazkaria Bilboko Alde Zaharrean.

ASTEBURUETAKO ATSEDENALDI PROGRAMA

2005 urtean zehar, FEKOOReko bazkideek eskatuta, gutxitasun fisiko larriak

izateagatik aisiako jarduerak burutu ahal izateko zailtasun bereziak dituzten

pertsonentzako programa bat abiarazi zen, asteburura begirako formatu

espezifikoa zuena. Programa hori sendotu egin da denbora joan ahala eta 82

pertsonak eskatu du 2007 urtean zehar. Aurten %100 gehitu dugu programa

honi atxikitako pertsonei egindako asteburuetako eskaintza. Honela, urtez

urte hurbiltzen ari gara hilean gutxienez jarduera bat eskaintzeko genituen

itxaropenetara.

G U T X I T A S U N F I S I K O A D U T E N P E R T S O N E N B I Z K A I K O F E D E R A Z I O K O O R D I N A T Z A I L E A · F E K O O R

45

JARDUERA TXOSTENA

2007

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!