09.02.2015 Views

Lekuona´tar Manuel J.. - Euskerazaintza

Lekuona´tar Manuel J.. - Euskerazaintza

Lekuona´tar Manuel J.. - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Txantxetan Txarrantxetan

LEKUONA'TAR MANUEL JAUNAREN

OMENEZKO IDAZKI-BILDUMA

-II-

KARDABERAZ-BAZKUNA. 1977

ARISTIZABAL'DAR LUKEN

Ipui au, atzo gertatua balitz bezela azaltzen bada ere, urte askoz

atzera joan baar da bere aztarnak billatzeko.

Bertan azaltzen diran gizakiak, ez dira nere irudimenak sortuak;

gabiroiaren begiak baño biziagoak; gaur oraindik, garai artako oitura

ta egikera asko, iraunkor daude.

Ipuia ezur ta mami Oiartzun'darra dalako bertako mintzaerari orraztu

bat emanta idatzi da; tarteka bertako esaera batzuek azalduaz.

Txantxetan, eman zaio asiera; ipuiak beti txantxetako gertaerak

diralako. Baña txarrantxeta ez da txantxetakoa, Oiartzun'dik Irun'go

bide ertzean, Arkaleko arkaitzen atze aldetik, gaur Andrearri dagon leku

berean zegon Txarrantxeta.

Erdi baseliz erdi basetxea. Basetxe artan bizi ziran Katalin andre

aíarguna; bere senarra basetxean lan egiñaz gañera "kontrabandista"

purrukatua zan, eta bein batez lagun batzuekin lantegi artan zebillela,

Brutus karabineroa bidera irten da igesi zijoala Arkaleko arkaitzetan

amilduta bizia galdu zuan.

Emezortzi urteko seme bat zuan, Mikel bere izena; nekazari lanetan

argi ta burutsua; gutxik eramango zion atxurrean eta laietan,

gutxik belar ebakitzen; bazekizkien arto, babarrun eta basetxeko beste

aziak erein ta biltzeko garaiak; sagar, udare, muxika ta beste zugatzak

laudatu, txertatu ta iñausteko sasoiak; erri guziko nekazarien eredu artu

zitekean.

Gorputz sendo ta liraña zuan, gorosti-egurra bezin zimel, zumea bezela

biguñ. Oraindik etzion iñolako maitasunak begirik lausotu, baña

Txarrantxetako aamabirjiñari jaiera aundia zion.

Mikel'en osaba, aita zanaren anaia zuten beste bizilaguna, "kontrabandista"

porrokatua; gabaz lantegi artan ibilli arren, egunez basetxean

laguntzen zuan. Katalin'ek etxeko zeregiñaz gañera baseliza zaitzea bere

gain zuan; oso estu etziran bizi, kontrabandoari esker, noizean bein

Brutus'ek larri-aldi batzuek ematea kendu ezkero.

Brutus aipatu degun ezkero ikusi dezagun.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!