09.02.2015 Views

Lekuona´tar Manuel J.. - Euskerazaintza

Lekuona´tar Manuel J.. - Euskerazaintza

Lekuona´tar Manuel J.. - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

TXAJsTXETAN TXARRANTXETAN 47

bizi, odol tanto bat zuan bitartean, borrokarik arrigarriena egiteko gertatu

zan.

Lagunduko ote zion, egundaño atsekaberik eman gabeko seme ari,

Txarrantxetako Amabirjiñak... Lagundu zion. Brutus'ek, guriñezko mutiko

ura menderatzeko bere atzapar latzak aski zituala uste zualako, su

iskillua bazterrean utzi, lepotik eldu, ta rindete esanaz batera, lurrari

erautsi zion. Mikel'ek su-ixkilua bazterrean ikustean lasaitasun arrigarri

batek artu zuan, odolak biguindu zitzaizkan, indar guzien jabe zan;

bizkarrakin lurra jotzeaz batera Brutus'en bularrean bi ankak jarrita ostikada

batez atzeko aldera bota zuan. Tximixtak bere lana egiten duan

baño azkarrago altxea, su-ixkilua artuta, al zun urrutiena bota zuan.

Brutus'ek uste bezelako erraztasunik ikusi ezean, iñun diran biraurik

beltzenak botatzen asi zan. Mikel'eri odol guziak irakiten jarri zitzaizkan.

Zer... Nere zeruko aitaren izena zikintzen ari aiz, likiskeri ori...

Lepo ondoko oialetik elduta, bi edo iru bira eman ondoren, azpikoaldeko

errekara bota, zama artu, ta anka egin zuan.

Brutus, su-ixkillua artuta.—Zentellas... birikak ateratze-asmotan zegon;

ordurako tokitara joanak ziran Mikel ta beste lagunak. An gelditu

zan Brutus bazter guziak birauaz betetzen.

Zer astakeriak egiten diran askotan seme alaben ezkontzak dirala

bide. Manix Indiano'ak, aurreko egunean Brutus deituta, arreta aundiz

esan zion, nondik etorriko ziran bere mutillak kontrabando zamakin;

eta aurretik zetorrena bizirik edo gabe beregana ekartzeko, ortarako sari

ona aginduaz. Baña Jaungoikoaren eskua dabillenean, gizonen asmoak

eta deabruaren maltzurkeriak alperrik dira.

Brutus'ek, gertatutakoa Indiano'ari esan zionean, lotsatu, umildu ta

arrituta gelditu zan mutillaren azkartasunaz. Agurtxo'k igarri zion, gertatutakoa

bere aitaren maltzurkeria zala, ta negar samiñak egin zituan.

Etziran ordea alperrikakoak izan Agurtxo'ren negarrak Manix Indianoa

bere alabaz kupiturik, eta Mikel'eri sari ona agindu ziola oroituaz,

eta batezere bere pizkortasuna ikusita, ezkontzeko baimena eman

zuan. Sari oberik ezin eman. Ezkondu ziran, eta ezkonduak gelditu ziran

betiko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!