09.02.2015 Views

Lekuona´tar Manuel J.. - Euskerazaintza

Lekuona´tar Manuel J.. - Euskerazaintza

Lekuona´tar Manuel J.. - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

TXANTXETAN TXARRANTXETAN 43

apaía, esanekoa, oso elizakoia. Bere aita zikoitz xamarra zalako neskamerik

etzuan artu nai eta Agurtxok egiten zituan etxeko zeregiñak. Ala ere

beste zenbait lanetarako astia gelditzen zitzaion, eliza antolatzen, Amabirjinari

eta beste santuai loriak jartzen bera izaten zan beti aurrena.

Ate ondora zetozen eskaleak, oso maite zuten, aientzat bere eskuak etzuten

neurririk Aitaren ixilik, edo berak zekiela, amaika beartsuri urdalla

bete zion; eta erriko zenbait ezbearretan malko asko legortu ere bai.

Lan asko egiñ arren oso pozik bizi zan, etzitzaion iruditzen bere bizi guztian

beste bizimodurik egin bear zuanik.

Baña auxe lana, biotza izan ark ere ta, ez nolanaikoa xamur ta

biguña. Emezortzi udaberritako loreak ikusita, emakume itxurak artu

zituanean, biotzak beste zerbait eskatu zion. Nola izaten da, ametsetan

askotan ikusi izan ditugun, eta esnatzean ezerezten diran gauza atsegin,

maitagarri ta gozoak, orrelako zerbait. Baña Agurtxo etzebillen ametsetan,

bazekin biotzak eskatzen ziona etzala irudipena, egitazko gauza atsegin,

gozo ta, maitagarria zala. Zerbait orren zintzotasun, jatortasun ta

edertasunak biotza irabazi zion; geroztik noiz ikusiko eta itzegingo betaren

zai zegon.

Bein batez Mikel Luistarren elizkizunetara zetorrela, ederki zaitu

zun Ollarrierre'ko aldapan bera noiz zetorren Erriberane'ko leiotik oso

eroso artzen baita bide ori, eta Mikel bere etxe aurrera zaneko atetik

atera ta.

—Zintzo zatoz Mikel...

—Egun on aurrena Agurtxo...

—Alaxen da, bai zuri ere.

—Nik uste nuan kale aldean beranduago jeikitzen ziñatela.

—Ori alperrena da, goiz jeikita ere billatzen da zeregiña.

—Nik beintzat bai.

Orrelako jardunetan zijoaztela. Castro'neko ardangelatik atarata,

Pello berritsurekin topo egin zuten, eta an asi zitzaion Mikel'i txuriketan.—Polita

duk ori Mikel, bejondeikela, aukerakoak zerate elkarrentzat.

Nik ez dakik zer gertatuko zitzaien bi gazte eri, baña b'ieri lotsak

edo barrengo atximurrak aterata, bi arpegiak ampolaia bezin gorri jarri

ziran, eta ondoren ixil unea; baña Agurtxo'k bereala urratu zuan.

—Entzun aldezu aiton erren ateraldia

—Orrek edozer gauza, berritsua da ta.

—Eta, zer derizkiozu

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!