15.01.2015 Views

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Historiaurretik erdi arora

lak ere hasi ziren, mundua gobernatzen zuten naturaz-gaindiko legeen

intuizioa sortu zen, pentsamentu abstraktoa eta haren plasmazio artistikoa.

Goi Paleolitoko gizonak kobazuloetako pinturetan ozta-oztan igarri

zion zer hura, handik aurrera bizitzaren parte inportantea izango da.

Eta gainera, habitat modu berriek antolamendu sozial askoz sendoagoa

ere behar zuten, eginkizunak ere askoz gehiago baitziren eta ondorioz

nor bere lanean espezializatzea eta koordinatzea ezinbestekoa zen

dena ongi aterako bazen.

Neolitikoa K.a.ko 8.000 urte inguruan hasten da, eta ia 4.000 urte

beharko ditu Mediterranioko beste muturrera ailegatzeko. Ordurako,

kultura berri bat sortua zen lur haietan, metalak lantzen zekiena. Kultura

horren zabalpena askoz arinagoa izanen da, eta beraz askoz denbora

tarte txikiagoetan iritsi ziren Nafarroara ohitura neolitikoak, metalurgiaren

agerpena (Eneolitikoa) eta metalurgiaren zabalpena.

Zenbait aztarnategik aukera ematen digute berrikuntza horiek ailegatu

zireneko bilakaera ikusteko K.a.ko bosgarren milaurtekotik aurrera;

Zatoiako (Abaurregaina) kobazuloan lehenbiziko zeramika aztarnak

aurkitu dira, harri leunduzko tresnak, erabiltzeko errazagoak (azal

leundua, forma borobilekoa); eta Mara–ongo la Pe–an edo Biotzariko

Padre Areson etxa abereen hezurrak, abeltzain lanaren igarbide klaroa.

Nekazaritza beranduxeago hasi zen: basoetan luberriak egiteko

(basoa soiltzeko) zeramika eta harri leunduzko tresna batzuk K.a.ko

3.000-2.000. urteetara arte ez dira ugaltzen, metalurgiaren garaia dagoeneko

hurbil delarik.

Ordutik hasi eta K.a.ko lehenbiziko milaurtekoraino, bata bestearen

ondo heldu dira aurrerapen teknikoak. Brontzezko lehenbiziko piezak

azaltzen dira (Sakulo, Erronkarin) eta zeramika handiak, kanpai-itxurako

ontzia kasu: mantenuak gordairatzeko ontzi handi bat.

Berrikuntza hauekin batera Penintsula hegoaldeko etorkinak ere

azaltzen dira, berekin segur aski ohiturak eta kulturmodu aurreratuagoak

zekartzatela.

Mendietan, abeltzaintza baitzen bertako lanbide nagusia, artean ere

kobazuloak eta aterbe jendedunak erabiltzen dira, baina oso desorgani-

26

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!