15.01.2015 Views

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Iruñeko erresumaren sorrera eta gorenaldia (X-XI. Mendeak)

Baina oso lurralde jendetsua zen halere, musulmanen etsaigoak galarazi

egiten zuelako populazioa emigratzea, eta ahal zen etekinik handiena

atera behar zitzaion lurrari. Konkistei esker, eremu jendegabeagoez

jabetu ziren, eta iparraldean mendi-ibarrak ere ustiatzen hasi ziren

ahal zen heinean. Hala eta guztiz ere, populazioaren usutasuna oso

handia zen lurraren tamaina eta posibilitate ekonomikoen aldean.

Lurra Erregerena, nobleena eta Elizarena zen, eta nekazariek lantzen

zuten, errenta bat pagatuz, eskuarki uztaren parte bat. Lurjabe laikoak

Erromako Inperioaren bukaerako eta Bisigodoen agintaldiko

latifundista handien ondorengoak ziren. Gorengo nobleziaren kideek,

baroiek, Erregerekin batera parte hartzen zuten erresuma gobernatzen

eta tenentzien buru izaten ziren: hala zeritzen gaztelu edo gotorleku batetik

kontrolatzen ziren barruti militarrei.

Nekazariak jopuen eta kolonoen ondorengoak ziren, eta ez zuten

zilegi beren soroak uztea uztaren eta errenta pagatzearen jarraipena segurtatzen

ez bazen.

Lur jabe xume asko pixkanaka jaun handien agintepera pasatu ziren

haien babesa lortzeko, baina beste batzuek eutsi egin zioten beren

lurren jabetzari eta noble maila aitortzen zitzaien. Handik mende batzuetara,

ÇinfanzoiakÈ edo kapareak deituko zieten. Haietako askok

beste nekazarien pare-pareko egoera ekonomikoa zuten, baina askoz

ere goragoko estimazio soziala.

5.4. Gizarte kristaua

Kristautasuna zen gizarte honetako habe ideologiko handia, bai buruzagi-taldeentzat

nola nekazarientzat. Kristaua izateak sortzetik hiltzeraino

markatzen zion jendeari bizimodua eta bai gizarte portaerako

arauak eta legeak ere agintzen. Kristaua izatea askoz inportanteagoa

zen Iru–eko erresumakoa izatea baino. Horregatik eliz agintariek eta

egoitzek pisu larria izaten zuten gizartean.

Iru–ak bere apezpikua zuen, bertako elizaren burua, eta bai katedral

bat ere (horrela esaten zitzaion apezpikuak bertan ematen zuelako

bere ÇkatedraÈ, bere irakaspena alegia), baina anitz monasterio eta eliza

ere baziren.

45

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!