15.01.2015 Views

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Iruñeko erresumatik nafarroako erresumara (XI-XIII. Mendeak)

Bide horietan erromesak ibiltzen ziren, Compostelara, Santiago

apostoluaren hilobia bisitatzera bidean. Horregatik esaten zaie Santiago

bideak. Frantzia iparralde eta ekialdeko puntu batzuetan hasi eta

Galiziaraino joaten zen. Horrez gain beste bide adar asko ere baziren,

garrantzi gutxiagokoak, bidaztiaren komenentziaren arabera erabiltzen

zirenak.

Erromesek eskubidea baitzuten laguntza eta babesa hartzeko, Ospitalak

eratu ziren haien mesederako: Orreagan, kasu. Aberatsenak hirietako

ostatuetan jartzen ziren eta haien diruak zuzpertu egiten zuen

ekonomia. Baina erromes intelektualak, artistak, elizgizonak nobleak

eta printzeak ere joaten ziren batzuetan erromes. Eta Nafarroatik pasabidenabar

hainbat berrikuntza tekniko, arte estilo berriak eragin ideologikoak

etab. utziko zituzten.

6.7. Arte erromanikoa. Erromesbideko artea

Santiagobidean barrena, adibidez, Erromanikoaren arte joera berriak

iritsi ziren. Kanoi erako ganga, puntu erdiko arkua, kapitel historiatuak,

edo Jakako xake-itxurako apaingarriak (Santiagobideko ezaugarri

tipikoa) pixkanaka Nafarroa guztian hedatu eta jaundu ziren,

erromanikoaren aurreko eraikinak lekutuz: haietako ale gutxi iritsi zaizkigu:

Iratxetako garaia, adibidez.

Lehenbizi Aralarko San Migelgo lanak izan ziren edo Leireko San

Salbatoreko kripta eta absideetako lanak, XI. mende bukaerarako akabatuak.

Hurrengo mendean, ehunka eliza eraiki ziren estilo horretan, hasi

herri txikienetatik eta monasterio handietaraino. Iru–eko katedral zaharra,

(zeinetik kapitel batzuk beste hondarrik ez ditugun), Tuterakoa,

Uxueko Santa Maria edo Zangozako Santa Maria, Iratxeko Monasterioaren

eliza, horra hor eraikin inportante batzuk, beste asko aipa balitezke

ere.

Eraikin horietako batzuek atari eta klaustroak dituzte eta bertan askotariko

eskultura taldeak ageri dira, Bibliako pasarteak eta bai ba-

51

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!