15.01.2015 Views

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

5

IRUÑEKO ERRESUMAREN SORRERA ETA GORENALDIA

(X.-XI. MENDEAK)

5.1. Konkisten hasiera

X. mendearen hasieran, Antso Gartzes erregetzen delarik (905-925),

erabateko independentzia hasten da al-Andalusko arabeeen aurrean,

eta Iru–eko erresuma sortzen da; horrela deitu zen hiri horrek sinbolizatzen

zuelako kristautasunaren (apezpiku egoitza zen) eta inguruko

nobleziaren aitzindaritza, kristauen agintepeko lurralde guztian ez baitzen

bera adinako herririk.

Erregek, bere menpekoen aho bateko leialtasunaz baliatuz eta Leongo

erregearen laguntzarekin, musulmanen aldi bateko ahultasuna

aprobetxatu eta Estellerria eta Errioxako mendebala bereganatu zituen,

Arabako Errioxa barne, non monasterio (San Mill‡n) eta hiri (Naxera,

Calahorra) handiz betetako kultura aurkitu zuen, bere lehenagoko lurretakoa

baino askoz ere aurreratuagoa. Gainera, Aragoi ere beretu

zuen, semea konderri horren oinordekoarekin ezkondu zitzaiolarik. Garai

hartan itun eta lur bakura asko ezkontzen bidez egiten ziren.

Cordobako kalifatzak X. mendearen gainerako urteetan atake asko

egin bazituen ere (Abd al-Rahman III.a, Almanzor), ezin berreskuratu

izan zituen galdutako lurrak. Aitzitik, Iru–aren gaineko presioa zela

medio, erresuma eremu baketsuagoetara hedatu zen, hala nola Baztan,

43

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!