15.01.2015 Views

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Historiaurretik erdi arora

kinak etorri zitzaizkien eta bertakoekin nahasi; bestalde, inguruko herrien

hizkuntzak ere (iberoak, kasu) aztarna handiak utzi zituen euskararen

hiztegian eta sintaxian. Beste batzuetan, aurreratuagoko

korronte artistiko eta ekonomikoak iristean aurrekoak zokoratuta geratu

ziren.

Baina Penintsulako beste kulturak erromatarren azpian desagertu

ziren bitartean, baskoiek eutsi egin zioten hizkuntzari eta zenbait bizimoduri.

Hortaz, gaur arte iraungo zuen herri honen itxura bereziak.

3.2. Baskoien aniztasun kulturala

Baskoiak, inondik ere, ez ziren talde homogeneoa. Beste herrietako

etorkinak behin eta berriz etorrita, eragin larria izan zuten haiengan, askoz

handiagoa hegoaldean, zelaiagoa eta emankorragoa baitzen (ager

delakoa), iparraldean baino, menditsua eta aziendaduna baitzen (saltus

delakoa).

Halatan, bada, hegoaldeko biztanleek bizimodu aurreratuagoak zituzten,

zentro urbano handiekin, nekazaritzarako tresna eta zeramika

bereziekin eta inguruko eskualdeekin harremanetan. Hemen etengabe

nahasiko ziren bertakoak kanpotikakoekin, harik eta historiaurreko

arrazen ezaugarriak desagertu eta askotariko ekarriek osatutako kultur

giro bat sortu zen arte.

Iparraldean, aldiz, iraupen hutseko ekonomia egoten zen (hoberenean

bizirik irauteko adinatsu produzitzen zuten), larre-aldatzen ibiltzen

ziren aziendarekin, herri txikietan bizitzen ziren, kobazuloetan ere

bai batzuetan, eta sendoago eusten zieten beren ohiturei, bestetako jendearekin

oso harreman gutxi baitzuten: neguan aziendarekin mugitu

beharrak ekartzen ziena besterik ez.

Orobat, ez dirudi denak biltzeko antolamendu politiko edo instituzionala

zeukatenik. Eskualde bakoitza, haran bakoitza, bere gain gobernatzen

zen, eta iparraldeko lurretan barne antolamendu handiko

egiturarik ez zegoen: familiaren eta klan harremanen mende bizi ziren.

Hegoaldean, habitata herri handiagoetan baitzen, antolamendua ere

32

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!