15.01.2015 Views

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Iruñeko erresumatik nafarroako erresumara (XI-XIII. Mendeak)

6.3. Frankoen hiriak

XI. eta XII. mendeetan Europa guztian ekonomiak goraldi bizia

izan zuen. Nekazaritzak eta abeltzaintzak aurrera handia egin zuten.

Komertzioak, komunikabideek eta hiriek garapen galanta izan zuten.

Hiri horiei burguak esan zitzaien eta bertakoei burgesak.

Nafarroa Europa eta Espainia lotzen zituen bidagurutze batean zegoen.

Hortaz aurki asko iritsi ziren hona aurrerapen horiek. XI. mendearen

bukaera aldean eta XII.aren hasieran, etorkin asko iritsi ziren

Frantziaren hegoaldetik Nafarroan ezartzeko, komertzioan eta eskulangintzan

arituz. Lizarra, Gares, Erriberri edo Elo bezalako hiriak agertu

eta garatu ziren, eta Iru–ean aparteko auzoak sortu ziren: San Cernin

eta San Nicolas. Bertako jendeari pribilegio bereziak eman zizkioten, foruak

alegia, trabarik ez izateko beren eginkizunetan. Nekazariak ez bezala,

horiek lurjabearen menpeko baitziren, etorkinok gizon libreak

ziren (ÇfrankoakÈ) eta zilegi zuten lurra saldu nahiz erostea, salgai negozioetan

aritzea non-nahi, beren udal agintariak hautatzea edo administrazio

publikoan postuak edukitzea.

Gainera 1119an konkistatuta, Nafarroak bazuen hiri bat berariaz

eginkizun horietan aritzen zena: Tutera. Bertako bizilagunei, kistauak

haiek ere, foru berezia eman zitzaien. Erriberako hiriburua Erdi Aro

gehientsuan Erresumako hiririk jendetsuena izan zen.

6.4. Erlijio gutxiengoak

Frankoekin batera juduak ere etorri ziren: banka negozieoetan espezializatutako

gutxiengoa, eta hiri nagusietan judu-auzoak sortu ziren:

Iru–ean eta Lizarran. Tuterak segur aski lehendik ere bazuen judu-auzo

bat, musulmanen agintalditik.

Musulman askok aldegin bazuten ere, eskulangile eta nekazari xumeak

Erriberan geratu ziren, eta mairu-auzoetan zokoratu zituzten, bertan

beren ofizioetan aritzen segitzeko.

Bai juduek eta bai mairuek beren-beren legeak zituzten, eta jeneralean

errespetuz tratatzen bazituzten ere, aparteko auzoetan bizi ziren

49

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!