15.01.2015 Views

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Historiaurretik erdi arora

ezagun da zenbateko eragina izan zuten kultura horiek Nafarroako zenbait

eremutan.

2.3. Artea

Denboraren joanean, Paleolitoko kobazulo-pinturek eskematismo

maila handia bereganatu zuten (Etxauri, Leartza); argi igartzen zaio

hortik gizon haien pentsamentua gero eta abstraktuagoa zela. Aski zituzten

lerro eta trazadura lodi bakan batzuk ehiztaria, ehizagaia eta armak

ere imajinatzeko, eta bai ehizaren mugimendu osoa, erasoa edo

animaliaren heriotza ere. Inoizka (Uxue mendiko petroglifoak, hau da,

harri grabatuak), beren esangura erabat iluntzeraino eskematizatuta

daude marrazkiak. Obra horietan iduri du arte abstraktua lauzpabost

mila urte aitzinatu zela.

2.4. Hizkuntza

Garaitsu honetan, halaber, K.a.ko bigarren edo hirugarren milaurtekoan,

badirudi gaur arte iraun duen hizkuntza baten oinarria osatuta zegoela:

euskara hain zuzen. Baina oraindik eragin asko jaso beharko zituen

ondorengo mendeetan erromatarrek ezagutu zuten forman egoteko.

Hizkuntza honi erdaraz ematen zaion izena (vascuence) Erromatarren

legioak hona iristean topatu zuten lehenbiziko herriaren izenetik

heldu da: baskoiak (latinez vascones). Baina inguruko beste herri batzuk

ere euskaradunak ziren: akitanoak (iparraldean), barduloak, karistioak

eta autrigoiak (mendebalean). Hizkuntza ez ezik, ohiturak eta bizimoduak

ere antzekoak zituzten.

2.5. Migrazio protohistorikoak

Trikuharrien munduak goia jotzen zuen denboran, Mediterranio

ekialdeko kulturak askoz handiagoko kultur maila batera iritsiak ziren.

28

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!