15.01.2015 Views

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

MERINDADEAK Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren ... - Navarra

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Historiaurretik erdi arora

Komunikabideei esker, produkzioaren parte bat inguruko eskualdeetan

merkaturatzen zen, eta bai urrutiko lurretan ere; eta halaber lujuzko

eta modako produktuak ere iristen ziren inperioko beste

lurraldeetatik. Harreman ekonomikoak Galiaraino eta Tarracoraino edo

Cesaraugustaraino iristen ziren, eta batzuetan Italiaraino ere bai. Hiri

nagusiek, Iru–ak kasu, merkatu banatzaile baten eginkizuna zuten; bertara

iristen ziren salgaiak eta bertatik ateratzen ziren nekazari lurretara

eta beste hiri batzuetara.

3.7. Kristautzea

Gainerako inperioan bezala, baskoi erromanizatuen panteoian

(jainko multzoan alegia), jainko klasikoak zeuden, batetik (Jupiter, Marte,

Mercurio, Juno, Minerva etab.), eta bestetik bertako beste batzuk, aurreko

denboretatik zetozenak eta eskualde jakin batzuetara mugatutako

gurtzapena zutenak.

I. mendearen bigarren erdiaz geroztik erlijio berria hasten da zabaltzen

Mediterranio ekialdetik eta Erromatik: kristautasuna. Baina oso

luze jo zion halere kristautasunari lur hauetan errotzeak, botereguneetatik

aski urruti baitzegoen eta ez baitzuen hiri handirik, kristauek zabalkuntzaren

hasieran nahiago izaten zituzten bezalakorik.

Tradizioak dioenez, santu bat, Saturnino, I. mendean bertan aritu

omen zen lur hauetan predikatzen, eta bai beste ikasle batzuekin batera

San Fermin fededundu ere, Iru–eko lehenbiziko apezpikua, Frantzian

martiri hil zena. Baina pasadizo hori eta San Ferminen existentzia bera

ere, badirudi geroagoko leiendak direla, lehenbiziko kristau haiek beren

erlijioa predikatzeko zituzten zailtasunak ilustratzeko asmatuak.

Kristauak III. mendean hasi ziren ikusgarri zabaltzen. Orduan lehenbiziko

diozesa (apezpiku baten eskupeko barrutia) sortu zen Iru-

–ean. IV. mendean kristautasuna inperioko erlijio ofiziala egiten da eta

gainerako kultuak desagertzen hasten dira, lehenbizi hirietan eta ondoren

nekazarien artean ere bai. Baina baliteke, Erromako inperioak V.

mendearen bukaeran desagertzen delarik, artean ere bizirik egotea lehenagoko

sinesmenetako batzuk.

36

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!