01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

14 berria 2011ko apirilaren 17a, igandea

Harian › Euskal Herria

50 bat hautetsik

goi tentsioko linea

ez eraikitzeko

eskatu dute

Ezkio-Itsaso eta

Gueñes batuko dituen

linearen aurkako jarrera

erakusteko galdegin

diete instituzioei

Mikel Lizarralde

Gueñes (Bizkaia) eta Ezkio-Itsaso

(Gipuzkoa) artean goi tentsioko linea

eraikitzeko egitasmoaren

aurkako manifestua sinatu zuten

atzo, Berrizen (Bizkaia), ia 50 hautetsik.

Linea 24 udalerritatik igaroko

litzateke, eta horietako askotan

sortzen hasi den aurkako jarrera

agerian utzi zuten udal ordezkariek.

PPkoek salbu, udaletan

ordezkaritza daukaten

alderdi politiko guztietako hautetsiek

erakutsi dute proiektuaren

aurkako jarrera.

Lurra erakundeak sustatu

duen manifestuaren bitartez,

hautetsiek 72 kilometro luze izango

den 400.000 volteko goi tentsioko

lineari «erabateko aurkakotasuna»

adierazi diote, eta eskatu

diete Eusko Jaurlaritzari, Araba,

Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiei

eta Espainiako gobernuaren

EAEko ordezkaritzari eurek ere

aurkako jarrera erakuts dezaten,

«ingurumen ikuspuntutik nahiz

ekonomikotik justifikaziorik ez

duelako, eta osasunean, ingurumenean,

paisaian eta ekonomian

kalteak eragingo dituelako». Era

berean, datozen asteetan manifestua

ahalik eta hautetsi gehienek

sinatzea nahi dute sustatzaileek,

gerora instituzioei bidaltzeko.

Alberto Frias Lurrako kideak

azaldu zuenez, atzo hasi zen goi

tentsioko linearen aurkako borroka.

«Orain arte informazio falta

izugarria egon da, baina dagoeneko

hasi dira herrietan mobilizatzen.

Plataformak sortuko dira,

indarrak batuta borrokatzeko».

Hautetsiek goi tentsioko linearen aurkako manifestua sinatu zuten, atzo, Berrizen. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

Mallabia (Bizkaia) da aurrena

mobilizatu den herrietako bat.

1.200 biztanleko herria izanik,

1.010 alegazio aurkeztu dizkiote

proiektuari. «Orain arte informazio

handirik ez da egon, eta ez genekien

egitasmoak zer forma

izango zuen, baina jende guztia

kontra dago», dio Aitor Loiola alkateak.

Herrian «oso kezkatuta»

daude: «900 metrora Gatika-Itsaso

linea dago. Eta sustatzaileek

kontrakoa esan arren, badakigu

osasun kalteak eragin ditzakeela.

Eta auzotarrak kexu dira. Batzuek

dagoeneko esan dute linea

eraikiz gero etxea saldu eta beste

norabait joango direla bizitzera».

Goi tentsioko linearen beharrik

ez dagoela uste du Loiolak. «Ez

dago justifikatua, eta ez dauka lehentasunik».

Iritzi berekoa da Javier Azpitarte

Berrizko alkatea ere. Mallabitik

bezala, Gatika-Itsaso goi tentsioko

linea igarotzen da herritik,

orain eraiki nahi dena joango den

lekutik 600 metrora. Azpitartek

uste du proiektua ez dagoela justifikatua.

«Beharrik ez dago. Eta

beharra egongo balitz ere, zergatik

ez bideratu gaur egungo toki-

Irudia qIdiazabal

tik?». Nolanahi ere, arrazoirik ez

dio ikusten egitasmoari: «Politikari

guztiak ari gara hizketan

energia aurrezteaz. Eta horrek ez

du bat egiten hitz horiekin».

Goi tentsioko linearen berri komunikabideen

bidez jakin dutela

salatu zuen Azpitartek. «Orain

jaso dugu lehenengo planoa. Eta

proiektuak, gainera, ez ditu baloratzen

eragingo dituen kalteak,

ez zuzenak, ez zeharkakoak. Linea

horrek lur batzuk ukituko

ditu, eta proiektuak bermatu beharko

luke lur horien jabeen etorkizuna.

Baliabideak eman».

BIDESARIEN KONTRA

Garraiolariak errepideetara atera ziren atzo, Gipuzkoan bidesariak

ezartzeko aukera irekitzen duen foru arauaren kontra egiteko. Hiru

sindikatuak deituta, kamioi eta auto karabana egin zuten N-1 errepidean,

Etxegaratetik Idiazabalera, eta salatu zuten EAJk, H1ek eta

PSE-EEk onartutako arauaren bidez «diputazioaren diru kutxak

betetzea» nahi dutela. Hiruren iritziz, «gezurra» da bidesariak N-

1eko zirkulazioa murriztuko duela. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!