01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

26 berria 2011ko apirilaren 17a, igandea

Kirola ›

Heineken

koparekin amets

egiten segitzen

dute Miarritzek

eta Baionak

Bi euskal taldeek

irabazi egin dute:

miarriztarrek 52-26

Briveri, eta baionarrek

17-22 Montpellierri

Erredakzioa Baiona

Jardunaldi bikaina izan da

Top14ko 24.a euskal taldeentzat.

Biek irabazi egin zuten atzo, eta

garaipen horiei esker, aurreneko

sei taldeen artean sailkatu eta datorren

sasoian Heineken kopa jokatzeko

aukerari eusten diote

liga erregularra amaitzeko bi jardunaldi

eskas falta direla. Miarritzek

astindu ederra eman zion

Briveri Aguileran (52-26), eta postu

bat egin du gora sailkapenean.

Bosgarren da orain, eta bi puntu

eskasera du bigarren sailkatua:

Racing. Baionak ere garaipen bikaina

lortu zuen, Montpellier

atzo arte hirugarren sailkatua zenari

irabazi baitzion, haren zelaian

(17-22). Baiona bederatzigarren

da orain, eta lau puntura du

seigarren sailkatua.

San Antoniok

astindu ederra

eman dio

Antequerari

(16-38)

Etxekoak jubenilekin

aritu dira, lehen taldeko

jokalariak greban

baitira, klubak ez baitie

soldata ordaintzen

Erredakzioa Iruñea

Aspaldiko garaipenik errazena

lortu zuen atzo San Antoniok Antequeran

(16-38). Emaitzak azalpen

sinplea du: etxekoak zazpi jokalarirekin

bakarrik aritu ziren,

jubenilak guztiak, lehen taldeko

jokalariak greban baitira, klubak

ez baitie soldata ordaintzen. Horrela,

San Antonioko jokalariak

nahierara aritu ziren. Datu bat:

atsedenaldian hamar goleko aldea

zuten jada bisitariek (11-21).

Atzoko garaipenak on egingo dio

San Antoniori Europako Errekopako

finalerdiei begira. Larunbatean

jokatuko du joaneko partida,

Tremblayren aurka, etxean. Aurretik,

baina, Asobal ligako lehia

jokatuko du, asteartean, etxean

hori ere, Torrevellaren aurka.

Itxakoko jokalari eta entrenatzaileak, bilduta, atzo, Gyorren egindako entrenamenduan. ITXAKO

Astea biribildu nahi du

Itxakok bost goleko

aldeari eutsi behar dio

gaur Hungarian,

Txapeldunen Ligako

finalerako sailkatzeko

Edurne Elizondo Iruñea

Donostian irabazitako ABF ligako

hirugarren txapela ospatzeko

denborarik ez du izan Itxakok. Ez

baitu lana amaitu, oraindik. Txapeldunen

Ligako finalerdietako

itzulikoa jokatuko du gaur, Hungarian,

finalerako txartela eskuratzeko

helburu bakarrarekin.

Joanekoan kanporaketa alde jarri

zitzaien nafarrei; hobeki

erranda, jokalariek jarri zuten

alde, 26-21 irabazi baitzuten Gyoriren

aurka. Lehen urrats horri

segida ematea da kontua, orain.

Hau da, ongi hasitakoa ongi bukatzea.

Txapeldunen Ligako finalerako

sailkatu ahal izateko. Sasoiari

amaiera biribila emateko.

Etxeko lanak eginda abiatu ziren

herenegun Itxakoko kideak

Hungariarantz. Liga poltsikoratuta

alegia. Ondorioz, gaur Txapeldunen

Liga baino ez dute izanen

buruan. Hala beharko luke,

behintzat, Gyoriri haren pistan

aurre egin ahal izateko. Eraso eta

defentsa on bat bezain garrantzitsua

izanen da gaur jarrera. Eta

Itxakoko kideek ederki dakite.

Asteartean Bera Beraren aurka

jokatutako derbian erakutsi zuten

hori. Norgehiagokan erabat

sartuta atera ziren pistara jokalari

nafarrak. Bertze deus existituko

ez balitz bezala. Eta emaitza bikaina

izan zen. Hasi eta bukatu

nagusitu ziren donostiarren etxean.

Hori beharko dute gaur ere,

Gyoriren aurkako kanporaketa

gainditzeko.

Txapeldunen Liga, dena den, ez

da ABF liga bezalakoa. Europan,

epaileek eta zaleek itzal luzea

izan dezakete. Eta horrek kezkatzen

duela onartu du Itxakoko entrenatzaile

Ambros Martinek.

Bere jokalariengan konfiantza

badu. Erabatekoa, gainera. Baina

kanpoko faktoreek izan dezaketen

pisuaren beldur da. Lehendabizikoz

ailegatu da sasoi honetan

Itxako Txapeldunen Ligako finalerdietara,

eta egoera horrek sor

diezaiokeen presioari ere aurre

egin beharko dio Lizarrako taldeak.

Joaneko partidan, hain zuzen

ere, ezin hobeki egin zion aurre

taldeak egoera horri. Gertatu

izan zaie Ambrosek zuzendutako

jokalariei urduritasuna kudeatzen

ez asmatzea beren pistan,

baina finalerdietako joanekoan

lehen minutuetan baino ez zitzaien

sumatu nerbioek jota zirela.

Berehala hartu zuten partidaren

kontrola . Hungarian ere, gauza

bera egin beharko dute.

Europan, etxetik at jokatutako

partidetan bere maila erakutsi du

taldeak, orain arte, eta gaur bide

beretik aritzen badira nafarrak,

anitz izanen dute alde.

Ospatzeko modukoa

Ambrosek, azken orduko okerrik

gertatzen ez bada, gaur jokalari

guztiak izanen ditu jokatzeko

prest. Bera Beraren aurka Sandy

Barbosak atseden hartu zuen.

Gaur, zalantzarik gabe, Itxakoko

jokalari garrantzitsuenetako bat

izanen da. Giltza, hala ere, ohi bezala,

talde lana izanen da. Defentsa

sendoa, eta kontraeraso eraginkorra.

Jokalariek, gainera,

Europan ezustekoa emateko duten

gogoa izanen dute pistan lagun,

zalantzarik gabe.

Denboraldia biribila izan da

orain arte. Espainiako Kopa, Su-

perkopa eta Liga irabazi ditu jada

Lizarrako taldeak. Europako bidea

oraindik ez dute amaitu nafarrek.

Finala eskura dute, eta, ondorioz,

kolpea izanen litzateke Lizarrakoentzat

ez sailkatzea. Hala

ere, orain arte lortutakoa ospatzeko

modukoa da. Sekulako marka

da finalerdietarako sailkatu izana

Txapeldunen Ligan aritu den

bigarren aldian. Finalerdietan

egonda, noski, helburua finala

da. Eta Itxako gogor saiatuko da

azken urrats hori egiten. Horixe

azpimarratu zuten jokalari guztiek

asteartean Liga amaitu eta

gero. Bertze txapel bat nahi dute

nafarrek. Finalean sartzeko azken

koxka da Gyori. Sufritu beharko

dute nafarrek hungariarrak

lehiaketatik at uzteko. Eta

sufritzeko prest da Itxako.

GYORI-ITXAKO

pLehiaketa. Txapeldunen Ligako

finalerdietako itzulikoa.

pGyori. Haraldsen, Palinger,

Pasztor, Amorim, Bradeanu,

Barany, Goerbicz, Gros, Hornyak,

Kovacs-Pelczeder, Kovacsics,

Kurucz, Mayer, Mravikova,

Orban, Palko, Planeta, Schatzl,

Spiridon, Szegedi, Szoeloesi,

Toth eta Verten.

pItxako. Navarro, Stefani, Barno,

Egozkue, Jessica Alonso, Patri

Pinedo, Nerea Pena, Macarena

Aguilar, Carmen Martin, Soit,

Turey, Bea Fernandez, Kurbanova,

Barbosa, Tervel eta Zugarrondo.

pEpaileak. Krstic eta Ljubic

(Eslovenia).

pLekua. Magvassy Mihaly pabiloia

(2.800 ikusle).

pOrdua. 17:30 (Canal 6).

pBeste finalerdia. Larvik-Buducnost

(gaur, 19:30ean). Larvikek

25-21 irabazi zuen joanekoan.

DLaburrak

Athletic gaur sailka

daiteke finalerako

FUTBOLA ›Athleticek Bartzelonaren

aurka jokatuko du gaur,

etxean, Superligako bigarren

faseko azken jardunaldia

(12:00), eta irabazita, finalera

sailkatuko da. Berdinduz edo

galduz gero, berriz, Rayo Vallecanoren

emaitzaren zain geratu

beharko du. Beraz, zuri-gorriek

ezin dute hutsik egin, denboraldiko

partidarik garrantzitsuenetako

bat baita.

Amstel Gold Race proba

jokatuko da gaur

TXIRRINDULARITZA ›46. Amstel

Gold Race proba jokatuko

da gaur Herbereetan, eta hainbat

dira irabazteko hautagai

nagusiak, besteak beste, Oscar

Freire (Rabobank), Philippe Gilbert

iazko garailea (Omega),

eta Alexandre Vinokurov (Astana).

Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadiko

txirrindulariak ere

aurrean behar luke.

Sebastien Ogier garaile

Jordaniako proban

RALLYAK ›Sebastien Ogierrek

(Citroen) irabazi zuen atzo Jordaniako

proba, Munduko Txapelketako

laugarrena. Bi hamarren

soilik atera zizkion

Jari-Matti Latvalari (Ford).

Lehia estua eduki zuten bi pilotuek,

baina azkenean Ogier izan

zen nagusi. Sebastien Loebek

(Citroen) jarraitzen du lider

Munduko Txapelketan.

Vettel ‘pole’-tik irtengo da

gaur Txinako Sari Nagusian

1 FORMULA ›Sebastien Vettel

(Red Bull) irtengo da pole-tik

gaur Txinako Sari Nagusian

(09:00), sasoi honetan hirugarren

aldiz, McLaren Mercedeseko

Jenson Buttonen eta Lewis

Hamiltonen aurretik, hurrenez

hurren. Alemaniarra alde handiagatik

izan zen nagusi atzoko

entrenamendu ofizialetan, eta

bera da gaur irabazteko faborito

nagusia.

Contador nagusi Gaztela

eta Leongo erlojupekoan

TXIRRINDULARITZA ›Alberto

Contadorrek (Saxo Bank) irabazi

zuen atzo Gaztela eta

Leongo erlojupekoa, 13.41eko

denborarekin. Lidergoa, berriz,

Xavier Tondok (Movistar) hartu

zuen, denbora jan baitzion

Rabobank taldeko Bauke

Mollemari, eta, okerrik ezean,

kataluniarrak eramango du

gaur itzulia. Igor Anton (Euskaltel-Euskadi)

hirugarren dago

sailkapenean.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!